Mundua -

Kolonbian

Jaioberri bat odolustuta hil da klitoriaren erauzketagatik

Joan den apirilaren 27an 15 eguneko ume bati klitoriaren erauzketa egin eta hil egin da. Kolonbiako Ansermanuevo herriko agintariak heriotza ikertzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 egun zituen umeak eta odolustuta hil da Kolonbiako Ansermanuevo herrian, klitoriaren erauzketa egin ostean, bertako alkateak, Jose Luis Herrera Rendonek, berretsi duenaren arabera herrialdeko "Semana" aldizkarian.

Embera Chami talde indigenako haurra joan den ostiralean hil zen. Alkateak esan du "herrian inoiz gertatu ez den ezbeharra" dela, eta ama adingabea omen dela.

Polizia eta Osasun Idazkaritza gertatutakoa ikertzen ari direla esan du alkateak heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

"Ikertzen ari gara, izan ere, indigenen ohiturak errespetatu behar diren arren, bizitzeko eskubidea eta Kolonbiako Konstituzioa gailendu behar dira", esan du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea