Itxi

Mundua

Ukrainako gerra

Ukrainako gerrari amaiera berehala emateko eskatu dio Austriako gobernuburuak Putini

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Karl Nehammer kantziler austriarra bideokonferentzia bidez bildu da Valdimir Putinekin, eta adierazi du elkarrizketa "zuzena, zintzoa eta oso gogorra" izan dutela.  

  • Vladimir Putin eta Karl Nehammer. Foto: EFE

    Vladimir Putin eta Karl Nehammer. Foto: EFE

Karl Nehammer kantziler austriarrak Ukrainako gerrari amaiera berehala eman diezaiola eskatu dio gaur Vladimir Putin presidente errusiarrari. Bi agintariek bideokonferentzia bidez hitz egin dute eta elkarrizketa "zuzena, zintzoa eta oso gogorra" izan dela azpimarratu du Austriako gobernuburuak.

Joan de urtarrilaren 24an, Errusiak Ukrainaren aurkako gerra hasi zuenetik, Putinekin biltzen den Europar Batasuneko lehen agintaria de Nehammer.

Batzarra amaitu ostean zabaldu duen agiri batean, kantzilerrak adierazi du gerra amaitu dezala eskatu diola Putini, eta onartu du elkarrizketa ez dela adeitsua izan. "Butxan eta Ukrainako beste toki batzuetan egindako gerra krimenak aipatu dizkiot eta esan diot ardurak argitu beharko direla", azaldu du.

Horrez gain, Europak Errusiaren kontrako zigorrak bere horretan mantenduko dituela eta neurri gogorragoak hartzeko aukera aztertuko dutela ohartarazi dio Putini.  

"Orain, Europako bazkideekin bilduko naiz elkarrizketa honen xehetasunak azaltzeko eta aurrerantzean emango ditugun urratsak zehazteko", erantsi du.

Nehammer Kieven izan zen asteburuan eta tropa errusiarrek zibilak hil dituzten hiriak bisitatu zituen. Bidaia horren ondotik hitz egin du gaur goizean Putinekin.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena