Mundua -

Ukrainako gerra

Europak Putinekin hitz egin eta balizko su-eten batean parte hartu beharko lukeela uste du Macronek

France Inter irratian egindako elkarrizketa batean, Frantziako egungo presidenteak Ukrainako gerrari buruzko negoziazioaren alde egin du, gatazka areagotzeak beste mundu-gerra bat eragin lezakeelako.

Vladimir Putin eta Emmanuel Macron, artxiboko irudian: EFE.
Vladimir Putin eta Emmanuel Macron, artxiboko irudian: EFE.
Vladimir Putin eta Emmanuel Macron, artxiboko irudian: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako egungo presidenteak ostiral honetan adierazi duenez, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egiten jarraitu behar du Europak, eta Ukrainan su-etena prestatzen eta negoziatzen inplikatu behar du.

France Inter irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenaren arabera, Europak adi egon behar du su-eten bat dagoen unean "negoziatzaileak edo bermatzaileak ez daitezen izan Turkiako presidentea, Txinakoa edo beste batzuk".

Gerra hasi zenetik, askotan hitz egin du Macronek Putinekin telefonoz, baina behin ere ez azken hilabetean. Hala ere, ez du baztertu berriro egitea, "ezin delako amorerik eman, batez ere bizitza batzuk salba badaitezke edo egoera hobetu badaiteke".

Frantziako presidenteak aitortu du Putinek "keinu humanitario batzuk" izan dituela gerraren hasieran, baina ez duela ezer eman duela zenbait astetatik. Hala ere, azpimarratu du Kremlineko buruzagiarekin izan dituen elkarrizketak "beti" izan direla zorrotzak, eta "inoiz ez" duela kontzesiorik edo konpromisorik eskaini.

Era berean, oso zuhur agertu da gerrari amaiera emateko modu bakarra Errusia gudu-zelaian garaitzea dela uste dutenen aurrean, gatazka areagotzeak "beste mundu-gerra bat ekarriko lukeelako".

Ildo horretan, Macronek adierazi du Ukrainari armak entregatzen zaizkiola "ez beligerantziagatik", eta herrialde horri Errusiaren inbasioari aurre egiten lagundu diotela. Halaber, aitortu du Frantziak ez duela eskuragarri Kievek eskatu dion armamentu astuna, hala nola tankeak eta borroka-hegazkinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Europa Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski