Mundua -

Johnsonen garaipena

Britainia Handiko Gobernuak porrot egin du udal hauteskundeetan

Alderdi Laboristak hauteskundeak eroso irabaztea porrot handia izan da David Cameron kontserbadorea buru den koalizioko Gobernuarentzat.

Boris Johnson kontserbadorea, berriro Londreseko alkate izendatu ostean. EFE
Boris Johnson kontserbadorea, berriro Londreseko alkate izendatu ostean. EFE
Boris Johnson kontserbadorea, berriro Londreseko alkate izendatu ostean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko hauteskundeak Alderdi Laboristak eroso irabaztea porrot gogorra izan da David Cameronen buru den koalizioko Gobernuarentzat. Azkeneko honek Londresen bakarrik irabazi du.

Britainia Handiko politikan izan ohi den bezala, ostegun honetan boto emaileek gupidarik gabe zigortu dute Gobernua Ingalaterran, Eskozian eta Galesen. Laboristek 800 zinegotzi berri izatea lortu dute, markak gaindituz.

Emaitza txarrak aurreikusten ziren kontserbadoreek eta haien kide liberaldemokratek osatutako koalizioarentzat, baina botazioak uste baino okerrago joan dira.

Boris Johnson berriro ere Londreseko alkate atera izanak, tarte txiki bategatik Ken Livingstone laboristarekin alderatuta bada ere, arnasa hartzeko aukera eman dio David Cameronen koalizoari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea