Mundua -

Eurokopako antolatzailea

Europar Batasunak Eurokopan Ukrainari boikot egitea nahi du Merkelek

Ukrainak Eurokopa antolatuko du Poloniarekin batera, eta herrialdean jokatuko diren Eurokopako partidatan Europar Batasuneko kide guztiek batera boikota egitea nahi du Merkelek.

Yulia Timoshenkoren epaiketa. EFE
Yulia Timoshenkoren epaiketa. EFE
Yulia Timoshenkoren epaiketa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kievek Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohi eta oposizioko egungo burua aske utzi ezean, Europar Batasuneko buruzagi guztiek Ukrainian jokatuko diren Eurokopako partidatan boikota egitea nahi du Angela Merkelek.

"Der Spiegel" egunkariak argitaratu duenaren arabera, buruzagi guztiek batera boikota egitea nahi du, izan ere, Merkelek berak edo Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak jada bakarka hartutako jarrera baino eraginkorragoa izango dela uste du.

Era honetan, taldeko boikota proposatu du. Ukrainiak Poloniarekin batera antolatu du aurtengo Eurokopa. Varsovian hasiko da lehiaketa ekainaren 8an eta Kieven amaituko da uztailaren 1an.

"Bild am Sonntag" egunkariaren arabera, Timoshenkoren alaba, Joachim Gauck Alemaniako presidentearekin bilduko da datorren astean, bere amaren aldeko babesa eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea