Mundua -

Frantziako hauteskundeak

Nazioarteko agintari nagusiek txalotu egin dute Macronen garaipena

Frantziako hauteskundeetako emaitzak Europarentzat positiboak direla uste dute.

Europar Batasuneko bandera bat, Eiffel Dorrea atzean duela, Macronen garaipenaren ostean. EFE
Europar Batasuneko bandera bat, Eiffel Dorrea atzean duela, Macronen garaipenaren ostean. EFE
Europar Batasuneko bandera bat, Eiffel Dorrea atzean duela, Macronen garaipenaren ostean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko buruzagi nagusiek eta munduko beste hainbat estaburuk eta gobernuburuk txalotu egin dute Emmanuel Macron presidentearen garaipena Frantziako hauteskundeetan, eta Marine Le Pen ultraeskuindarra garaitu izana "garai zail hauetan" Europarentzat positiboa izango dela adierazi dute.

Hori horrela, Urusla Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak esan du Batasunak Frantziaren "konpromisoa" behar duela "indartsuagoa" izateko.

Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak ere beharrezkotzat jo du "lidergo indartsu" bat izatea, eta eskerrak eman dizkio Macroni zeregin horretan "nekaezina" izateagatik.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, Macronen garaipenak erakusten du frantziarrek "Europa aske, indartsu eta justu batekin konpromisoa izatea" erabaki dutela.

Alemanian, Olaf Scholz kantzilerrak esan du boto-emaileek "konpromiso indartsua" erakutsi dutela Europarekiko.

Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteak Macron zoriondu du, eta "Ukrainarentzat benetako laguna" dela esan du.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Emmanuel Macron Frantziako presidentea zoriondu du astelehen honetan, Kremlinak jakitera eman duenez. "Arrakasta opa dizut zure estatu lanean, baita osasuna eta ongizatea ere", adierazi du Putinek Errusiako Presidentetzak igorritako ohar labur baten arabera.

Boris Johnson lehen ministro britainiarrak Frantziaren eta Erresuma Batuaren arteko harreman estua azpimarratu du. "Zorionak Emmanuel Macroni Frantziako presidente berrautatua izateagatik", adierazi du Twitterren argitaratutako mezu batean.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ere Macron zoriondu du. Presidente estatubatuarraren esanetan, beren aliatu zaharrena den Frantzia bazkide funtsezkoa da erronka globalei aurre egiteko, eta aurrera begira espero du elkarlan estua izatea Ukrainari laguntza emateko eta klima aldaketaren kontra borroka egiteko.

Latinoamerikan ere askok ospatu dute "proiektu demokratikoaren garaipena", hala nola Ivan Duque kolonbiarrak eta Alberto Fernandez argentinarrak.

Horien guztien aurrean, Matteo Salvini italiar ultraeskuindarrak Marine Le Penek lortutako botoak txalotu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Frantzia Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Britainiar lehen ministro ohia Joe Biden Volodimir Zelenski