Mundua -

Ukrainako gerra

Hegazkineriari aurre egiteko gaitasuna duten tankeak entregatuko dizkio Alemaniak Ukrainari

'Gepard' gerra-gurdiak dira, Alemaniako Defentsa ministroak iragarri duenez. Bestalde, Ekonomia ministroaren hitzetan, Alemania Errusiako petrolioa baztertzeko prest egongo da datozen egunetan.

Christine Lambrecht Alemaniako Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Christine Lambrecht Alemaniako Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Christine Lambrecht Alemaniako Defentsa ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Gepard' tankeak Ukrainari entregatuko dizkiola iragarri du Alemaniako Gobernuak astearte honetan. Hegazkineriari aurre egiteko gaitasuna duten gerra-gurdiak dira.

Ukrainari armamentu astuna ez entregatzeagatik kritikak jaso ditu Berlinek azken asteetan. Zentzu horretan, 'Gepard' tankeak bidaltzeko erabakia aurrerapauso bezala deskribatu du Christine Lambrecht Alemaniako Defentsa ministroak.

Lambrechten ahotan, Errusia Ukrainan egiten ari denarekin "nazio zibilizatuen taldetik atera da".

Defentsa ministroak azaldu duenez, "Ukrainak sistema antiaereoak premiaz behar baldin baditu, Alemania babesa emateko prest dago". "Ukraina laguntzen jarraitzeko bideak aztertuko ditugu", ziurtatu du.

Era berean, soldadu ukrainarrek artilleria sistemak erabiltzeko entrenamendua Alemanian jasoko dutela iragarri du ministroak, DPA albiste-agentziak jakitera eman duenez.

El ministro de Economía alemán, Robert Habeck. Foto: EFE

El ministro de Economía alemán, Robert Habeck. Foto: EFE

Errusiako petrolioa baztertzea datozen egunetan

Bestalde, Robert Habeck Alemaniako Ekonomia ministroak esan duenez, Errusiako petrolioa baztertzeko prest egongo dira datozen egunetan.

"Gaur esan dezaket petrolioaren blokeo bat Alemaniarentzako bideragarria dela", onartu du Ekonomia ministroak Varsovian, Poloniako hiriburuan. Anna Moskwa Poloniako Ingurumen ministroarekin bildu da.

Errusiaren petrolioarekiko nolabaiteko independentzia dagoeneko lortu dutela adierazi du Habeckek; izan ere, otsailaren amaieran, gerra baino lehen % 35eko menpekotasuna zuten, eta gaur % 12koa da, apenas zortzi aste igaro ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia berriak Alemania NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra