Mundua -

Greziako hauteskundeak

Greziako ezkerreko buruak hartu du Gobernua osatzeko eginkizuna

Syriza muturreko ezkerreko koalizioko buruak berretsi du euren helburua ezkerreko koalizio bat lortzea dela.

Alexis Tsipras Syriza alderdiko burua. EFE
Alexis Tsipras Syriza alderdiko burua. EFE
Alexis Tsipras Syriza alderdiko burua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras (Syriza) muturreko ezkerreko koalizioko buruzagiak Carolos Papulias Greziako presidentearen eskutik jaso du Gobernua osatzeko enkargua, kontserbadoreen atzoko porrotaren ostean.

Tsiripas koalizioa izan zen igandeko hauteskundeetan boto gehien eskuratu zuen bigarren alderdia, eta kontserbadoreen negoziazioen porroten ostean, eurei egokitu zaie orain Gobernua osatzeko eginkizuna. Tsiripas izan zen hauteskundeetako irabazle morala, izan ere 52 eserleku eskuratu zituen eta koalizioak laukoiztu egin zuen azken hauteskundeetan lortutako babesa. Bigarren indarra bihurtu da botoen % 16,76rekin eta euren helburua ezkerreko koalizio bat lortzea dela berretsi dute.

Alderdi hau Europako Parlamentuko Ezkerreko Europa taldeko kide eta Espainiako Ezker Batuaren bazkide da.

Europar Batasuneko erreskate planarekin oso kritikoa izan da eta zorraren zati baten kitapena exijitzen du. Gainera, garapen ekonomikoari eta babes sozialari lehentasuna emateko Bruselarekin plan bat negoziatzearen aldekoa da. Hala ere, ez du jarrera zehatzik azaldu eurotik ateratzearen inguruan.

Kathimerini egunkariaren arabera, koalizio honek Ezker Demokratikoarekin (19 eserleku) eta Komunistekin (26 diputatu) negoziatzea du helburu. Azken hau sobietarren aldeko alderdia da eta EBtik eta NATOtik atera nahi du. Gainera, ezkerreko beste alderdiekin akordioak lortzea baztertu nahi du; izan ere, kapitalismoarekin amaitu nahi ez izatea egozten die. Ezker Demokratikoa alderdiarekin errazagoa izango luke Tsiripasek, Europar Batasunarekin kritikoa den arren, eurogunean mantentzearen alde azaldu da. Fotis Kuvelis alderdiko buruzagiak jada iragarri du akordio batera iristeko baldintza, euroan jarraitzea izango dela.

Bestetik, eskuineko Greziar Independentistak ez dute Syrizarekin akordio batera iristea baztertu, baina hala ere, bien arteko diputatuak batuta ez lukete Parlamentuaren gehiengoa lortuko.

Syrizak, Ezker Demokratikoak, komunistek eta Greziar Independentistak Demokrazia Berriko kontserbadoreekin eta PASOK alderdiko sozialistekin hirutariko Gobernua osatzea baztertu zuten atzo, herrialdea txirotzea leporatzen baitiete. Syrizak hiru egunetan ez badu Gobernua osatzea lortzen, eginkizuna Pasoken esku geldituko da (hirugarren bozkatuena), eta horrek ere porrot egiten badu, hauteskundeak deitu beharko dituzte berriz hilabete batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea