Mundua -

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Sozialistak ezkerreko koaliziora batzeko aurreakordioa lortu dute Frantzian

Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak berretsi behar du aurreakordioa. Baieztatuko balitz, oraingoz Frantzia Intsumisoak, Berdeek eta Alderdi Komunistak osatzen duten ezkerreko alderdien arteko koaliziora batuko litzateke.

Frantzia Intsumisoko Melenchon izango da ezkerreko koalizioaren burua. Artxiboko argazkia: EFE
Frantzia Intsumisoko Jean-Luc Melenchon izango da ezkerreko koalizioaren burua
Frantzia Intsumisoko Melenchon izango da ezkerreko koalizioaren burua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 12an eta 19an Frantzian egingo diren hauteskunde legegileei begira, Alderdi Sozialistak aurreakordioa lortu du Jean-Luc Melenchon buru duen Frantzia Intsumisoa alderdiarekin sozialistak ezkerreko koaliziora batu daitezen.

Alderdi Sozialistaren Batzorde Nazionalak berretsi beharko du aurreakordioa. Besteak beste, hauteskunde legegileetan barrutiak nola banatu adostu dute, baita programa bat ere, Adrien Quatennens Frantzia Intsumisoaren bozeramaileak France Info irrati katean adierazi duenez.

Gaur-gaurkoz, Frantzia Intsumisoak, Berdeek eta Frantziako Alderdi Komunistak osatzen dute ezkerreko alderdien arteko koalizio hori.

Dena dela, oraindik ere zabalagoa izan daiteke; izan ere, Melenchonen alderdia Alderdi Antikapitalista Berriarekin negoziatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Frantzia albisteak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia Hauteskundeak Frantziako Gobernua gaur