Mundua -
Siria
55 lagun hil eta 372 zauritu dira atentatu baten ondorioz, Damascon
Bi lehergailu eztandarazi dituzte inteligentzia zerbitzuen egoitzaren ondoan.
Erredakzioa
Gutxienez 55 pertsona hil eta 372 zauritu dituzte Damascon egindako atentatu batean, Siriako Gobernuak hango telebistaren bitarteaz jakitera eman duenez.
Bi lehergailu eztandarazi dituzte inteligentzia zerbitzuen egoitzaren ondoan.
Leherketetako batek zulo handia egin du zoruan eta inguruan biktimak geratu dira, etzanda, anbulantziak noiz jasoko zain. Segurtasun indarrak berehala bertaratu dira eta hesitu egin dute ingurua.
Sana albiste-agentzia ofizialak azaldu duenez, NBEren ikuskatzaileek atentatua gertatu den lekua aztertu dute eta "bi atentatu terrorista" izan direla esan dute.
Herritar ugari biltzen omen da atentatu gertatu den lekuan egunero eta erasoa gertatu den unean langile eta ikasle ugari zebiltzan.
Ikuskatzaileak NBEren bake plana eta Siriako Gobernuak apirilaren 12an ezarri zuen su-etena egiaztatzen ari dira Sirian.