Itxi

Mundua

Migrazioa

Ruandako migratzaileak kanporatzeko prozesua abiatu du Erresuma Batuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Herrialdean modu irregularrean sartu zirela dio Erresuma Batuko Gobernuak. Giza eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez, asilo-eskatzaile ugarik harrera-zentroetatik ihes egin dute, deportazioaren beldur baitira.

  • Erresuma Batuko lehen ministroa Boris Johnson. Argazkia: EFE

    Erresuma Batuko lehen ministroa Boris Johnson. Argazkia: EFE

50 bat migratzaile ruandarreri Ruandara bueltan bidaliko dituela jakinarazi die Erresuma Batuko Gobernuak, herrialdean modu irregularrean sartu zirela argudiatuta, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak larunbat honetan iragarri duenez.

Apirilean Ruandarekin adostutako migrazio-planak azaldu ditu Johnsonek "Daily Mail" kazetari eskainitako elkarrizketan. Aurreikusi dutenez, Erresuma Batuko epaitegietan auzi horren gainean ebatziko beharko dute.

"Abokatu-enpresa anitz daude, herritarren dirua erabilita eta haren borondatea zapuztu nahian, holako kasuak epaitegietan salatzen dituztenak. Baina gu prest gaude", esan du lehen ministroak.

Migratzaileek zazpi eta 14 egun bitartean dituzte Erresuma Batutik kanporatzeko jakinarazpenaren aurka helegiteak aurkezteko. Oposizioak, gobernuz kanpoko 160 erakunde baino gehiagok eta Johnson beraren Alderdi Kontserbadorearen hainbat kidek kritikatu dituzte migrazio-plan horiek.

Gurutze Gorriko txosten batek eta Errefuxiatuen Batzordeak salatu dutenez, Erresuma Batuan zeuden asilo-eskatzaile ugarik harrera-zentroetatik ihes egin dute azken asteetan, ezkutatzeko asmoz, deportazioaren beldur baitira. Horietako batzuk, gainera, osasun laguntza errefusatzen hasi dira, euren datuak Barne Ministerioarekin partekatu ditzazketen beldur direlako.

Erresuma Batuko Gobernuaren arabera, 28.526 pertsonak gurutzatu zuten 2021ean Mantxako kanala (aurreko urtean, berriz, 8.466 izan ziren).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena