Mundua -

Kabulen

Afganistaneko Bake Kontseiluko kide bat tiroz hil dute

Egungo Gobernuaren eta talibanen arteko negoziazioen bitartekarietako bat zen hildakoa.

Afganistaneko poliziak. EFE
Afganistaneko poliziak. EFE
Afganistaneko poliziak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arsalá Rahmani Afganistaneko Gobernuaren eta talibanen arteko negoziazioen bitartekari garrantzitsu bat tiroz hil dute Kabulen.

Goizean gertatu da erasoa, hildakoa bulegora zihoala. Hiru lagunek tiro egin diote ihes egitea lortu duen kotxe batetik.

Rahmani, talibanen buruzagi ohien taldeko kide zen eta Kabuleko agintariek sustatuko negoziazioetan parte hartzen zuen. AEBen esku dauden preso talibanak Afganistanera eramateko elkarrizketak burutzen zituen.

Gobernuko Hezkuntza ministrorde izan zen eta 2010ean bake Kontseilua eratu zenetik, bertako kide zen, Gobernuaren eta talibanen arteko negoziazioetan laguntzeko.

Talibanak, ordea, ez dute Kabulekin hitz egin nahi eta Kontseiluaren buruzagia hil zutenean agerian gelditu zen elkarrizketei errefus egiten zietela.

Talibanek atzerriko interesen txotxongilotzat dute Hamid Karzai eta negoziazioak baztertzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea