Mundua -
Alemania
Merkelek astindua jaso du Ipar Renania - Westfaliako hauteskundeetan
Lurralde horretako CDUren presidenteak bere egin du porrotaren erantzukizuna eta dimititu egingo duela iragarri du.
Erredakzioa
Ipar Renania - Westafalia estatuko hauteskundeetan Angela Merkelen alderdi kristaudemokratak (CDU) kolpe handia jaso du eta garaipena Alderdi Sozialdemokratarentzat (SPD) izan da.
Behin betiko datuak hauek dira: SPDk botoen % 39,1 jaso zituen (duela bi urte baino 4,6 puntu gehiago); CDUk, % 26,3 (duela bi urte % 34,6 jaso zituen), inoizko emaitzarik okerrena; Berdeek, % 11,3 (duela bi urte % 0,8 gutxiago); eta FDPko liberalek, % 8,6 (duela bi urte % 6,7 lortu zituzten).
Piraten alderdiak goraka jarraitzen du eta laugarren aldiz lekua izango du Ipar Renania - Westfaliako Ganberan, botoen % 7,8 lortuta. Gauzak horrela, Hannelore Kraft Alderdi Sozialdemokratako buruzagi eta Ipar Renania - Westfaliako lehen ministroak boterean jarraituko du, eta Berdeekin koalizioa errepikatuz gero, gehiengo absolutua izango dute. Kraftek hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen gutxiengoan agintzen zuen bere Gobernuak aurrekontuak onartzeko babes nahikorik lortu ez zuela eta. Atzoko emaitza txarrak ikusita, CDU alderdiko hautagaiak, Norbert Rottgenek, bere egin du porrotaren erantzukizuna eta dimisioa aurkeztuko duela iragarri du.