Itxi

Mundua

Gerra Ukrainan

Errusiako Armada ekialdean aurrera doa, Limango tren-lotura garrantzitsua bereganatu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ofentsibaren hurrengo fasean murgilduta, Severodonetsk hiriaren gaineko erasoari ekin dio Errusiak. Bestalde, irismen handiko arma gehiago eskatu dizkie Ukrainako Gobernuak Mendebaldeko herrialdeei.

  • Liman hiriko satelite bidezko irudia (UKraina). Argazkia: EFE

    Liman hiriko satelite bidezko irudia (UKraina). Argazkia: EFE

Limango tren-lotura garrantzitsua hartu dute Errusiako tropek, Reuters albiste-agentziak jakitera eman duenez. Ukrainako ekialdean dabil Errusiako Armada, eta ofentsibaren hurrengo fasean murgilduta, Severodonetsk hiriaren gaineko erasoari ekin dio. Limanetik 60 kilometrora dago Severodonetsk, Donbas eskualdeko hiririk handiena da, eta Ukrainako Gobernuaren esku dago oraindik.

Errusiako Defentsa Ministerioak esan duenez, Limaneko hiria erabat bereganatu dute Errusiako indar armatuek. Hanna Malyar Ukrainako Defentsa ministroak, berriz, Liman kontrolatzeko borrokak bere horretan dirauela jakinarazi du.

Bestalde, irismen handiko arma gehiago eskatu dizkie Ukrainako Gobernuak Mendebaldeko herrialdeei. Izan ere, azken egunetan Errusiak garaipen mantsoak baina sendoak izan ditu Donbasen, eta Luganskeko eskualdea erabat kontrolatzetik gertuago egongo litzateke. Kiev hartzeari Putinek uko egin zionenean, Lugansken finkatu zuen helburu militar nagusi.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena