Mundua -

ukrainako gerra

Ukrainaren arabera, errusiar errefortzuak iritsi dira Severodonetsk hirira, Luganskeko azken gotorlekura

Azken orduetan, indar errusiarrek hiriko auzo bati eta hurbileko Bajmut eskualdeari eraso egin diete. Bestalde, 25.000 zibil daude oraindik Sloviansk hiri estrategikoan, errusiarren "etengabeko bonbardaketa" artean.

Ukrainar soldadu bat suziri baten alboan, fronteko lerrotik hurbil, Severodonetsken. Argazkia: EFE
Ukrainar soldadu bat suziri baten alboan, fronteko lerrotik hurbil, Severodonetsken. Argazkia: EFE
Ukrainar soldadu bat suziri baten alboan, fronteko lerrotik hurbil, Severodonetsken. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Armadak baietsi duenez, errusiar militarrak iritsi dira larunbat honetan Severodonetsk hirira, ukrainar indarrek ekialdeko Lugansk eskualdean duten azken gotorlekura, hain zuzen.

"Etsaia hiria erasotzen ari da, artilleria sendogarriekin eta 2. Armadako gorputzaren erreserbarekin tropak indartuta", DPA albiste agentzia alemaniarrak jasotako txosten baten arabera.

Azken orduetan, indar errusiarrek hiriko auzo bati eta hurbileko Bajmut eskualdeari eraso egin diete, hiriaren hegoaldean. Gerra hasi aurretik biztanle ugariko gunea zen, 380.000 pertsona inguru bizi baitziren bertan.

Tropa errusiarrak joan den astean sartu ziren hirian, baina oraindik ez dute erabat kontrolatzea lortu, ezta aldiriak ere.

Errusiak Severodonetsk hirian erasoak areagotu ditu azken orduetan
Errusiak Severodonetsk hirian erasoak areagotu ditu azken orduetan
Errusiak Severodonetsk hirian erasoak areagotu ditu azken orduetan

00:48

Hain zuzen ere, azken orduetan, Ukrainako indarrek bi erasori aurre egin diete Sloviansketik hurbil, 60 kilometrora dagoen hiria.

Gainerakoan, txostenaren arabera, frontea geldirik dago. Ukrainar Armadak adierazi duenez, Errusia defentsa egoeran dago orain, bai iparraldean, Kharkivetik hurbil, bai hegoaldean.

25.000 zibil daude oraindik Sloviansken

Bestalde, Vadim Liaj Sloviansk hiri estrategikoko alkateak larunbat honetan salatu duenez, 25.000 zibilek hirian jarraitzen dute, indar errusiarren "etengabeko bonbardaketa" artean.

"Gaua lasai samarra izan da, baina aste honetan zenbait aldiz bonbardatu gaituzte. Biktima zibilak daude, baina baita etxebizitzak eta eskolak ere", adierazi du BFMTV frantziar katearentzat egindako adierazpenetan.

Solviansken, Donbasseko ukrainar eskualdeko errusiar erasoaldiaren jomuga nagusian alegia, zenbait egun daramatzate elektrizitate- eta ur-horniketarik gabe. Bitartean, aurrera darraite ebakuazio lanek, unera arte hiritik 75.000 pertsona atera dituztelarik.

Eskualdeko Indar Armatuen base nagusia da eta, Errusiak hiria hartuz gero, inflexio-puntu garrantzitsua litzateke gerraren bilakaerarako.

100 gerra egun

Ostiral honetan, 100 egun bete ziren Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik. Denbora horretan, Nazio Batuen Erakundeak emandako datuen arabera, 4.000 zibil baino gehiago hil dituzte. Gainera, Ukrainako presidentearen esanetan, 5 milioi herritarrek atzerrira ihes egin dute eta beste 12 milioi ukrainarrek, ostera, herrialdeko beste toki batera mugitu behar izan dute.

Volodimir Zelenski ukrainar presidenteak adierazi du Errusiako Armadak Ukrainaren bosten bat edo % 20 kontrolatzen duela, hots, 125.000 kilometro karratu inguru.

Horrelakoa izan da Ukrainako inbasioaren bilakera
Horrelakoa izan da Ukrainako inbasioaren bilakera
Horrelakoa izan da Ukrainako inbasioaren bilakera

0:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Ukraina azken orduko Errusia albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa