Mundua -

lan ezbeharra

Bangladeshen 49 pertsona hil dira jada, kontainer biltegi batean izandako leherketan

Zauritutakoak larri eraman dituzte ospitale desberdinetara, eta autoritateak hildako kopurua haziko delakoan daude.

49 hildako eta 200 zauritu dira jada Bangladesheko kontainer biltegi batean izandako sutean

01:00

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 pertsona hil dira jada, eta 200 zauritu, larunbateko azken orduan Chittagong hiriko portuko kontainer biltegi batean gertatutako leherketan, Bangladesheko hego ekialdean. Tokiko hedabideek iturri medikoengandik jasotako azken datuak dira.

Hildako biktimen artean, Polizia ugari daude, kopururik zehaztu gabe, baita Chittagongeko hamar bat suhiltzaile ere. Zauritutakoak larri eraman dituzte Chittagongeko eta Sitakundg hurbileko hiriko ospitale desberdinetara, 'New Age Bangladesh' egunkariak jakitera eman duenez.

Autoritateak hildako kopurua haziko delakoan daude orain. Izan ere, suhiltzaileek ezin izan dute pertsonak harrapatuta gelditu diren leku gehienetara sartu.

Istripuaren unean, 250 lagun zeuden lanean. Azken urteotan dozenaka langile hil dira Bangladesheko fabriketan izandako leherketa eta suteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko azken minutuko albisteak Suteak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Asia albisteak