Mundua -

KOREA

Hego Koreak eta AEBk zortzina misil jaurti dituzte Japoniako itsasora, Ipar Koreari erantzunez

Ipar Koreak zortzi misil balistiko bota ditu igandean Japoniako itsasora.

Hego Koreak eta AEBk zortzina misil jaurti dituzte. Argazkia: EFE
Hego Koreak eta AEBk zortzina misil jaurti dituzte
Hego Koreak eta AEBk zortzina misil jaurti dituzte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Koreak eta Ameriketako Estatu Batuek zortzina misil balistiko jaurti dituzte astelehen honetan Japoniako itsasora, bezperan Ipar Koreak jaurtitakoei erantzunez.

Ipar Koreako Armadak gutxienez irismen laburreko zortzi misil balistiko bota zituen igandean Japoniako itsasora, Hego Koreako iturrien arabera.

Ipar Koreak zortzi misil jarraian jaurtitzen dituen lehen aldia da, eta Hego Koreako agintariek uste dute Hego Koreak eta Ameriketako Estatu Batuek Okinawan, Japonian, elkarrekin egiten duten ariketa baten erreakzioa izan daitekeela.

Nazio Batuen Erakundeak hainbat ebazpen onartu izan ditu Ipar Koreari horrelako entseguak egitea debekatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hego Korea Ipar Korea Albisteak