Mundua -

Epaiketa, abian

'Balkanetako harakina', akusatuen eserlekuan azkenik

Hagak hasiera eman dio Ratko Mladicen aurkako epaiketari, Srebrenicako sarraskia gertatu eta 17 urtera.

Ratko Mladic, gaur Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian. EITB
Ratko Mladic, gaur Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian. EITB
Ratko Mladicen aurkako epaiketa hasi da

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak hasiera eman dio gaur goizean Ratko Mladic jeneral serbiar-bosniar ohiaren aurkako epaiketari, Bosniako gerran (1992-95) gerra-krimenak eta gizateriaren aurkako delituak egitea egotzita.

Auzitegiak errefusatu egin zuen epaiketa atzeratzea, defentsak Alphons Orie epaile herbeheretarra ezeztatzen saiatu eta gero.

Mladicek itxura osasuntsua agertu du epaiketan. Azken aldian, epaileak eta Fiskaltza kezkatuta izan dira haren osasun egoeraren harira, pneumoniak jota izan baita, eta hernia bat kendu baitiote.

Gaurko saioan hasita, Fiskaltzak 200 ordu izango ditu akusazioa azaltzeko. Ondoren, defentsek aurkeztuko dituzte alegazioak.

Hain zuzen ere, Mladic atxilotu eta urtebetera, Auzitegiak lehen akusazioak publikatu eta 17 urtera eta Bosniako gerra hasi eta 20 urtera abiatu da haren aurkako epaiketa.

Fiskalek 411 lekuko deitu dituzte. Horietako zazpik aretoan bertan deklaratuko dute, eta gainerakoek idatziz egingo dute.

Besteak beste, 1995 urtean Srebrenican 8.000 gizon musulman hiltzea egozten diote 'Balkanetako harakina'ri.

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak hasiera eman dio gaur goizean Ratko Mladic jeneral serbiar-bosniar ohiaren aurkako epaiketari, Bosniako gerran (1992-95) gerra-krimenak eta gizateriaren aurkako delituak egitea egotzita. Auzitegiak errefusatu egin zuen epaiketa atzeratzea, defentsak Alphons Orie epaile herbeheretarra ezeztatzen saiatu eta gero.Mladicek itxura osasuntsua agertu du epaiketan. Azken aldian, epaileak eta Fiskaltza kezkatuta izan dira haren osasun egoeraren harira, pneumoniak jota izan baita, eta hernia bat kendu baitiote.Gaurko saioan hasita, Fiskaltzak 200 ordu izango ditu akusazioa azaltzeko. Ondoren, defentsek aurkeztuko dituzte alegazioak.Hain zuzen ere, Mladic atxilotu eta urtebetera, Auzitegiak lehen akusazioak publikatu eta 17 urtera eta Bosniako gerra hasi eta 20 urtera abiatu da haren aurkako epaiketa.Fiskalek 411 lekuko deitu dituzte. Horietako zazpik aretoan bertan deklaratuko dute, eta gainerakoek idatziz egingo dute.Besteak beste, 1995 urtean Srebrenican 8.000 gizon musulman hiltzea egozten diote 'Balkanetako harakina'ri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Europa Delituak argazkiak Epaiketak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Giza eskubideak gaur Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak