Mundua -
Lehenengo aldiz
AEBetako jaioberrien erdiak baino gutxiago dira azal zurikoak, egun
2010eko uztailetik 2011ko uztailera arteko jaiotzek eman dute emaitza hori. Lau milioi inguru haur jaio ziren denbora tarte horretan eta zuriak 1.988.000 bat.
Erredakzioa
Gaur egun, eta lehenengo aldiz historian, AEBetan jaiotzen diren haurren erdiak baino gutxiago dira azal zurikoak, The New York Times egunkariak jakitera eman duenez.
Horrek politikan, ekonomian eta nazio-identitatean eragin handia izango duela aurreikusi du aipatu egunkariak.
Datua 2010eko uztailetik 2011ko uztailera arteko jaiotzek eman dute. Lau miloi haur jaio ziren AEBetan urtebete horretan, eta 2.019.000 ez ziren azal zurikoak eta 1.988.000 zuriak izan ziren. Beraz, aldea txikia da: jaioberrien % 49,6 zuriak dira eta % 50,4 ez dira zuriak.
Zuriak ez diren talde horretan sartzen dira hispanoak, asiarrak, beltzak eta mestizoak. Gertaera hau garrantzitsutzat jotzen dute hainbat demografialarik, aldaketa delako haur zurien boom-aren kulturatik, beste kultura multietniko globalizatuagora igarotzea.