Mundua -

Krisi politikoa

Israelgo koalizio Gobernuak hauteskundeak aurreratzea erabaki du

Exekutiboak Parlamentua desegiteko lege proposamena aurkeztuko du datorren astean. Litekeena da hauteskundeak urriaren bukaerarako deitzea.

Naftali Bennett Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE
Naftali Bennett Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE
Naftali Bennett Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo koalizio Gobernuak Knesset edo Parlamentua desegin eta hauteskundeak aurreratu behar dituela iragarri du astelehen honetan.

Yair Lapid lehen ministrordeak eta Naftali Bennett lehen ministroak agerraldia egin dute.

Gobernuak Parlamentua desegiteko lege proposamena aurkeztuko du datorren astean. Honenbestez, Israelgo Estatuaren 36. exekutiboa bukatuko da.

Herrialdeko jaiak eta baldintza legalak kontuan hartuta, litekeena da hauteskundeak urriaren bukaerarako deitzea.

Israelgo prentsaren arabera, Lapid Atzerri ministroak Exekutiboa zuzenduko du, bozen ostean gobernu berria osatu arte.

Koalizio Gobernuak urte bat bete zuen ekainaren 13an, krisiak bata bestearen atzetik izan arrean, bereziki apiriletik. Orduan Idit Silman ultraeskuineko Yamina alderdiaren parlamentariak babesa kendu zion, eta Exekutiboak gehiengoa galdu zuen Ganberan.

Era berean, Raam alderdi arabiar islamistak Gobernuan parte hartzeari utzi zion hiru astez apirilaren amaieran, Ramadanean zehar Meskiten zabalgunean izan ziren liskarrengatik; baina ondoren Exekutibora itzultzea erabaki zuen. Hala ere, Gobernuak bi hilabete baino gehiago kolokan eman ditu.

Israelgo historian Exekutibo anitzena izan da. Zortzi alderdi politikok osatu zuten (eskuin ultranazionalista, ezker bakezalea, aldari arabiar bat), Netanyahu boteretik kentzeko. Netanyahuk 12 urte eman zituen agintean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Hauteskundeak Ekialde Hurbila gaur