Mundua -

Parlamentuaren aurrean

Homosexualitateak legez kanpokoa izateari utziko dio Malauin

Malauiko presidenteak, Joyce Bandak, aurrerantzean herrialdean homosexualitatea legezkoa izango dela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malauiko presidenteak, Joyce Bandak, ostiral honetan Parlamentuaren aurrean adierazi du homosexualitateak legez kanpokoa izateari utziko diola Malauin. 1994az geroztik, neurri hau baliogabetzen duen lehenengo nazio afrikarra izango da.

Bandak Malauiko lehendakaritza hartu zuen pasa den hilean, Bingu wa Mutharikaren bihotzeko baten ondorioz hil ondoren. Azken hilabeteotan, Mutharika Erresuma Batuarekin hainbat istilu izan ditu, eta horrek, herrialdeak jasotzen zituen diru-laguntzen beherakada bat eragin zuen.

Malauiko presidenteak diskurtso batean zera esan zuen, “Ekintza lotsagarrien eta Antinaturalen legeak baliogabetuak izan behar dute”, BBC kate britainiarrak adierazitakoaren arabera. Azken asteotan, mendebaldeko herrialde batzuk homosexualitatea legez kanpotzat jotzen duten herrialdeei laguntzak murriztuko dizkietela esan dute.

Joyce Bandak nazioarteko komunitatearen onarpena lortu nahi du Erresuma Batuaren eta Amerikar Estatu Batuaren laguntzak itzultzeko, izan ere, Malauiren aurrekontuak laguntza hauen menpe daude.

Malauiko bi gizonezko 14 urterako zigortu zituzten 2010ean, euren ezkontzeko asmoa azaltzean. Mutharikak barkamena eman zien, nazioarteko komunitatearen kritikak izan arren, “arrazoi humanitarioak” zirela eta. Hala ere, garai hartako presidenteak kulturaren, erlijioaren, eta herrialdeko legearen aurkako krimena egin zutela adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea