Mundua -

Hauteskundeak

Parte-hartze eskasa Serbiako Presidentetzarako bozen bigarren itzulian

Lehen itzulian, Boris Tadic eta Tomislav Nikolic hautagaiek, ia emaitza bera eskuratu zuten. Gakoa Europa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Serbiako Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian parte-hartzea gutxitu egin da.

14.00etan (12:00 GMT), hauteslekuak itxi baino sei ordu lehenago, parte-hartzea % 23,3koa zen, orain lau urteko hauteskundeekin alderatuta, bederatzi ehuneko gutxiago. Lehen itzuliko parte-hartzearekin alderatua ere, jaitsi egin da.

Serbiako Presidentetzarako bozen bigarren itzuliko lehen orduak lasai hasi dira; irregulartasunik gabe.

6,8 milioi lagunek bozkatu dezakete eta gakoa Europa izango da. Europaren aldeko Tadicek hirugarren agintaritza eskuratu nahi du eta Tomislav Nikolic SNS Serbiako Alderdi Aurrerakoiko hautagai nazionalistak, ordea, jarrera baretu du azkenaldian.

Orain bi asteko lehen itzulian, Tadicek bozen % 25,33 bereganatu zituen, eta %25,05, berriz, Nikolicek. Bi hautagaiak jada 2004an eta 2008an aurrez aurre egon ziren eta bi alditan, Tadicek irabazi zuen. Oraingoan ere, presidente ohia eta DS Alderdi Demokratikoaren hautagaiak du irabazteko aukera gehien.

Tadicek Europaren aldeko diskurtsoa izan du eta atzerriko inbertsioak erakartzeko politikari gisa aurkeztu da, ezinbestekoa lanpostu berriak lortu eta herrialdearen garapenerako.

Bestetik, 1990eko hamarkadan Milosevicen Gobernuko ministrorde izan zen Nikolicek, Europaren aldeko jarrera azaldu du azkenaldian, baita Errusarekin elkarlanean aritzearen aldekoa, Belgrad, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubi bilakatzeko.

Serbiako Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian parte-hartzea gutxitu egin da.14.00etan (12:00 GMT), hauteslekuak itxi baino sei ordu lehenago, parte-hartzea % 23,3koa zen, orain lau urteko hauteskundeekin alderatuta, bederatzi ehuneko gutxiago. Lehen itzuliko parte-hartzearekin alderatua ere, jaitsi egin da. Serbiako Presidentetzarako bozen bigarren itzuliko lehen orduak lasai hasi dira; irregulartasunik gabe.6,8 milioi lagunek bozkatu dezakete eta gakoa Europa izango da. Europaren aldeko Tadicek hirugarren agintaritza eskuratu nahi du eta Tomislav Nikolic SNS Serbiako Alderdi Aurrerakoiko hautagai nazionalistak, ordea, jarrera baretu du azkenaldian.Orain bi asteko lehen itzulian, Tadicek bozen % 25,33 bereganatu zituen, eta %25,05, berriz, Nikolicek. Bi hautagaiak jada 2004an eta 2008an aurrez aurre egon ziren eta bi alditan, Tadicek irabazi zuen. Oraingoan ere, presidente ohia eta DS Alderdi Demokratikoaren hautagaiak du irabazteko aukera gehien. Tadicek Europaren aldeko diskurtsoa izan du eta atzerriko inbertsioak erakartzeko politikari gisa aurkeztu da, ezinbestekoa lanpostu berriak lortu eta herrialdearen garapenerako.Bestetik, 1990eko hamarkadan Milosevicen Gobernuko ministrorde izan zen Nikolicek, Europaren aldeko jarrera azaldu du azkenaldian, baita Errusarekin elkarlanean aritzearen aldekoa, Belgrad, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubi bilakatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Serbia 2024