Mundua -

NATO

Kakitzat talde antimilitaristak protesta egin du Bilbon, NATOko goi-bileraren aurka

Kakitzateko kideek “gastu militarra” eskoletara eta ospitaletara bideratzea eskatu dute, eta Ukrainako inbasioa arbuiatu dute.

Antimilitaristak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren eraikinaren parean. Argazkia: EFE.
Antimilitaristak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren eraikinaren parean. Argazkia: EFE.
Antimilitaristak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren eraikinaren parean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kakitzat kolektibo antimilitaristak protesta egin du Bilbon, Madrilen egiten ari diren NATOren goi-bilera salatzeko. Ordu erdiz egon dira bilduta, Moyua plazan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren eraikinaren parean, batzuk lurperatzailez eta beste batzuk "heriotzaz" mozorrotuta.

"Hitzaileak" zihoen kartel batekin, antimilitaristek Aliantza Atlantikoaren aurkako mezuak oihukatu dituzte, eta "gastu militarra" eskoletara eta ospitaletara bideratzea aldarrikatu dute.

Halaber, Kakitzat Ukrainako inbasioaren aurka agertu da, eta herrialde horretara armarik ez bidaltzeko eskatu dute.

Kolektibotik gogoratu dute orain direla 36 urte, Espainia NATOn sartzeko erreferendumean, Euskadiko eta Nafarroako boto-emaileen gehiengoak ezezkoa bozkatu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Bilbo berriak Ukraina Gaurko albisteak Bizkaia Errusia berriak NATO argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Madril Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa