Mundua -
Chicagoko goi-bilera
Hainbat zauritu eta 45 atxilotu, NATOren aurkako protestetan
Milaka pertsona bildu dira NATOren operazio militarren eta defentsako gehiegizko aurrekontuen kontrako manifestazioetan.
Erredakzioa
Chicagoko Poliziaren arabera, lau agente zauritu dira, horietako bat larri. Gainera, 45 manifestari atxilotu dituzte agenteei eraso egiteagatik eta desobedientziagatik.
Abokatuen Elkarte Nazionalak, NATOren kontrako manifestarien izenean, poliziaren kargak gutxienez 12 pertsona zauritu dituela eta 60 pertsonatik gora atxilotu dituztela jakinarazi du.
Milaka manifestari
Milaka pertsona elkartu dira McCormick Place NATOren goi-bilera egiten ari diren egoitzaren parean operazio militarrak eta defentsako gehiegizko aurrekontuak salatzeko.
Manifestazioaren amaieran, Poliziak bertatik alde egiteko deia egin die manifestariei. Gehienek jaramon egin diote ingurua uzteko deiari eta era baketsuan amaitu da protesta.
Hala ere, Chicagoko Udaleko iturriek azaldu dutenez, 50-75 manifestari inguruk ez dute bertatik joan nahi izan eta Poliziaren hesia urratzen saiatu dira.
Horren kontra, poliziek manifestariak inguratu dituzte eta borrekin eraso egin diete.