Mundua
Danimarka
Gutxienez hiru hildako eta hiru zauritu Kopenhageko merkatal zentro batean izandako tiroketan
EITB MEDIA
Merkatal zentroa jendez hustu du Poliziak, eta 22 urteko gazte bat atxilotu du dagoeneko, tiroketarekin lotura duelakoan.
-
Field's merkatal zentroan jazo da tiroketa, Danimarkako hiriburuan. Argazkia: EFE
Gutxienez hiru lagun hil dira eta beste hiru zauritu dira Kopenhageko merkatal zentro batean izandako tiroketan.
Dagoeneko ustezko erasotzailea atxilotu dute, 22 urteko gizon gazte bat, eta ez dute baztertzen tiroketa eraso terrorista batekin lotura izatea.
Bere aldetik, Kopenhageko alkate Sophie Andersen erasoa gaitzetsi du, erasoa "oso larria" izan delakoan.
¿ Man with gun spotted at Fields shopping centre in #Copenhagen Denmark. pic.twitter.com/4qMPn7Wg0G
— Breaking News 24/7 (@Worldsource24) July 3, 2022

Merkatal zentroa jendez hustu du Poliziak. Argazkia: EFE

Herritarrak, merkatal zentrotik ihes egiten. Argazkia: EFE