Mundua -
Atentatua
Gutxienez 90 soldadu hil dira Yemenen, eraso suizida batean
Dirudienez, poliziaz mozorratuta zihoan buru-eraile batek lehergailuz beteriko zinturoiak eztanda egitea egin du Zentroko Seguritateen artean.
Erredakzioa
Gutxienez segurtasun indarretako 90 pertsona hil dira astelehen honetan eta ehunka zauritu dira Yemenen izandako atentaturik handienean iaz herritarren matxinadak hasi zirenetik. Azken horiek Ali Abdala Salehen erregimenarekin amaitu zuten.
Sanan izan da erasoa, terrorista suizida batek egin du militarren desfile baten entseguan. Orain, herrialdearen hegoaldean Al Qaedaren kontrako erasoak daramatzate bertan.
Defentsa Ministeriotik jakitera eman dutenez, 90 pertsona hil eta 220 baino gehiago zauritu dira. Hainbat ospitaletako medikuek esan dute 50 gorpu baino gehiago militarrenak zirela.
Erasotik osorik irten dira Mohamed Naser Ahmad Defentsa ministroa eta Ali al Ashual Estatu Nagusiko burua.
Al Qaedak bere gain hartu du atentatua
Arabiar Peninitsulako Al Qaeda talde terroristak bere gain hartu du gaur militarren desfileko entseguan izandako atentatua. Ohar batean taldeak azaldu duenez, operazio honen bidez Mohamed Naser Ahmad Yemengo Defentsako ministroa hil nahi zuten. Gizonezko hori bertan zen, baina onik irten da.