Mundua -
Gerra Ukrainan
Nord Stream gasbide errusiarrak gas-hornidura eten dio Alemaniari "mantentze-lanengatik"
Kremlinek errefusatu egin du Errusiak petrolioa eta gasa erabiltzea presio politikoa egiteko arma gisa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nord Stream gasbide errusiarrak Alemaniarako gas-hornidura eten du gaur, astelehena, hilaren 21era arte, Nord Stream AG azpiegituraren operadoreak jakinarazi duenez.
Joan den ekainaz geroztik, gasbideak bere ahalmenaren % 40an jarduten du, Errusiaren arabera, Ukrainan "operazio militar berezia" egiteagatik Moskuri ezartzen zaizkion zigorren ondorioz, Kanadak ez dituelako itzuli konpontzen ari ziren eta erregaia ponpatzeko behar diren turbina batzuk.
Iaz, uztailaren 13tik 23ra bitartean egin ziren Nord Streameko mantentze-lanak.
Errusiak joan den ekainean iragarri zituen gas-horniduren ondoz ondoko bi murrizketa Nord Streamen bidez, lehenik % 40koa eta gero % 33koa, Gazprom gas-enpresa errusiar erraldoiak justifikatu zituenak ponpaketa-estazioetan erabiltzen diren Siemens enpresa alemaniarraren turbinen azterketa teknikoetan izandako arazoekin.
Kremlinek errefusatu egin du Errusiak petrolioa eta gasa erabiltzea presio politikoa egiteko arma gisa.
"Inork ez du lan berririk asmatu Nord Stream gasbidean. Turbinak konpondu ondoren hornidura-bolumena handituko da", adierazi zuen Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak Kanadan atxikitako turbinei buruz.