Felipe Etxebarria -

Analisia

Italiak Eurogune osoa krisira bultza dezake

Italiako krisia Europarentzat une txar batean iritsi da. Herrialde horrek nahiko pisua dauka Eurogune osoa berriz beste krisi batera eramateko.

Felipe Etxebarria

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza merketuek, ostiral honetan urduri, begirada guztiak Italian dituzte jarrita. Draghi Gobernuko presidenteak bere dimisio aurkeztu zuen ostegun honetan, gobernu koalizioan, M5S, 5 Izar Mugimenduaren babesa galdu duelako. Ordu batzuk geroago, Sergio Mattarellak, Errepublikako presidenteak, dimisio ukatu bazion ere, herrialdeak ziurgabetasunean jarraitzen du.

Krisia Italiarentzat une txarrean agertu da. Herrialde hori pandemiak utzitako ondorioetatik berriro irteten ari zen, baina, orduan, Ukrainako gerra hasi eta ondorioz sortutako erregaien krisia etorri zen. Beraz, iaz hasitako berrindartze ekonomikoa berriz egoera ezegonkorrean dago.

Inflazioaren ondorioz, Europako Banku Zentralak interes tipoak igo ditu, eta Italiako zor publikoa, Europako beste herrialdeetakoa bezala, finantziatzeari utzi dio, edo modu erreserbatuagoan egiten du. Edonola ere, Italiak bere zorra finantziatzen ikas dezala nahi dute.

Egoera horretan, Draghik gobernua utzi nahi du, nahiz eta bere aurreko guztiek baino finantza merkatuen eta enpresen aldetik babes handiagoa izan. Mattarella presidenteak Draghiri dimisioa ukatu arren, Italia geratuta dago, eta hutsune politikoari aurre egin behar dio.  

Astelehenean, gobernuko ordezkari batzuk Aljeriara[RMI1]  joango dira, Italiak duen gas hornitzailerik handienera. Asteazkenean, Draghi parlamentuan azalduko da. Gero zer gertatuko den, inork ez daki. Ez jakintasun hori oso kaltegarria da ekonomiarentzat, Italiak gidaritza indartsua behar baitu. Bart,  burtsa italiarrak beherakada nabaria jasan zuen: % 3,4. Hala ere, ostiral honetan egonkortasunera itzuli da, batez ere bankuen alorrean.

Edonola ere, Italiaren arrisku prima (10 urterako zor publikoaren interes tipoak, Alemaniakoarekin konparatuz) izugarri igo dira, % 5, 222 puntura iritsi arte. Maila hori oraindik aurreko krisialdietakoa baino txikiagoa izan arren, Italia arrisku faktore bat izaten jarraitzen du. Neurriz Grezia baino askoz handiago denez, Eurogune osoa krisian jar dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Nazioartea Zer ari da gertatzen Europan? Eguneko albisteak Albisteak Italia Nazioarteko albisteen analista