Itxi

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Trumpek "nahita" eta "komeni zitzaiolako" ez zuen ezer egin Kapitolioaren kontrako erasoa geldiarazteko

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Iazko urtarrilaren 6an izandako erasoa ikertzen ari den batzordearen arabera, Fox News hedabidearen bidez jarraitu zuen Trumpek, Etxe Zuritik, Kapitolioaren aurkako erasoa, eta "ez zuen pausorik eman" hura geldiarazteko.

01:37

Zortzigarren saioa izan zuen atzo Kapitolioaren kontrako erasoa ikertzen ari den AEBko Kongresuko batzordeak, eta, beste behin, ondorioztatu zuen Donald Trump presidente ohi estatubatuarrak "pasibotasun osoz" jokatu zuela 2021eko urtarrilaren 6 hartan. Etxe Zuritik jarraitu zituen gertakariak, zuzenean, Fox News telebistaren bidez, eta "nahita" ez zuen haririk mugitu hura gelditzeko, "hala komeni zitzaiolako".

AEBko Alderdi Demokratak eskatuta jarri zuten martxan ikerketa batzordea, eta bertan, Alderdi Errepublikanoko bi ordezkari bakarrik daude. Batzordearen saioak telebistaz eskaintzen dituzte, ikusle gehien dauden ordu tartean.  Atzoko agerraldian azaldu zutenez, Kapitolioaren kontrako erasoa gertatzen ari zen bitartean Trump ez zen jarri harremanetan "ez segutasun militarreko arduradunekin, ez Poliziarekin, ez eta epaileekin ere". Ikertzaileen arabera, "Kapitoliaren barruan zeuden hainbat senatariri bakarrik" deitu zien presidente ohiak.

Elaine Luria AEBko Kongresuko kide demokrataren esanetan, Etxe Zuriko jangeletako batean igaro zuen aratsaldea, hiru bat ordu, eta "familiakoek eta aholkulari politikoek" behin eta berriz "erregutu" bazioten ere, ez zuen keinu txikienik ere egin.

Atzoko saioan, besteak  beste, Matthew Pottinger Trumpen Gobernuko segurtasun nazionalerako aholkularietako batek eta Sarah Matthews Etxe Zuriko orduko bozeramaileordeak hitz egin zuten. Horiek biek dimisioa eman zuten erasoaren ondoren.

Udako etenaren ondotik, irailean ekingo diote atzera berriz ikerketa batzordearen saioei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena