Mundua -
NATURA
Sekuoiak sute arriskuetatik babestuko dituzte AEBn
Herrialdean azken bi urteetan izan diren suteek sekuoien % 20 hil dute.
EUROPARESS | EITB MEDIA
Estatu Batuetako Baso Zerbitzuak larrialdietarako plan bat jarri du abian sekuoia erraldoiak suteen aurkako arriskuetatik babesteko.
Larrialdia onetsiz gero, suteak elika ditzaketen zuhaixkak kenduko dituzte basoetatik. Era berean, planean sartzen da sute kontrolatuak erabiltzea baso-masa murrizteko.
Sekuoia erraldoien baso gehienak Sekuoietako Parke Nazionalean, Kings Canyon parke nazionalean eta Yosemiteko parke nazionalean daude. Azken hori kaltetu egin dute Mariposako konderrian, Kalifornian, izaten ari diren sute larriek.
Azken bi urteetako suteek herrialdeko sekuoien % 20 hil dute.
Dena den, larrialdi plana ez da guztien gustukoa izan, izan ere, talde ekologisten arabera, "egurraren industriari mesede egiteko ongi antolatutako harreman publikoen kanpaina" da.