Mundua -

ISRAELEN ERASOA

Gutxienez 41 palestinar hil ditu Israelek Gazako Zerrendan egindako erasoaldian

311 pertsona zauritu dituzte, horietako 100 inguru haurrak. Gainera, ez dago erregairik eta Gazako bi milioi biztanleek soilik 4 orduz dute elektrizitatea egunean.

Bonbardaketa Gazako Zerrendan, gauean. Argazkia: EFE
Bonbardaketa Gazako Zerrendan, gauean. Argazkia: EFE
Bonbardaketa Gazako Zerrendan, gauean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek Jihad Islamikoaren aurka Gazako Zerrendan abiatutako operazioak gutxienez 41 hildako utzi ditu, beste gau gatazkatsu baten ostean. Hildakoen artean 6 haur daude. Horietako bost ostiralean hil zituzten, Yabilia hirian, Gazako iparraldean, jaurtikari bat lehertu zenean. Palestinako Jihad Jihad Islamiarrek (YIP) Israelgo Armada leporatu dio erasoa baina honek dio YIPek botatako kohete batek eragin zuela sarraskia.

Gainera, Gazako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 311 palestinar zauritu dituzte erasoak hasi zirenetik, 100 haur inguru tartean.

Larunbateko egun odoltsuaren ostean, Gazako Zerrenda bonbardatzen jarraitu du Israelgo Armadak gaur gauean eta goizaldean ere.

Jihad Jihad Islamiarren bi buruzagi hil dituzte

Israelgo Armadak azaldu duenez, Jihad Islamiko Palestinarrak Israelen sartzeko erabilitako tunel sarea ari dira bonbardatzen baita taldeko buruzagiak ere. Ostiralean Taysir al Yabari hil zuten, YIPen buruzagia Zerrendaren iparraldean eta atzo Khaled Mansour, hegoaldean zuten buruzagia. Jihad Islamikoak berak baieztatu ditu heriotzak eta horrek "borroka berpiztuko" duela ohartarazi dute: "Khaled Mansour komandantearen odolak Jerusalem eta Al-Aksako Mezkita defendatzeko borroka indartuko du, kolonoen erasoen aurrean".

"Mujahidinek ez dute etsiko etsaiak eragin dituen sarraskien, terrorismoaren eta txikizioaren aurrean mendeku hartu arte" gehitu dute.

Oldarraldiaren jatorria

Ostiralean hasi zen Israelen erasoa Gazako Zerrendan, Jihad Jihad Islamiarren kontrako "prebentziozko operazioan". Izan ere, Israelgo Armadak dio "berehalako mehatxua" zela taldea, astelehenean Zisjordania okupatuan egindako sarekada batean euren buruzagietako bat atxilotu ostean.

Talde palestinarrak koheteak jaurtiz erantzun du, 400 inguru ostiraletik. Orain arte ez da hildakorik izan Israelen, 21 zauritu arin zenbatu dituzte.

Bestalde, Israelgo kazeten arabera, azken orduetan kohete batzuk bota dituzte Jerusalemeko eta Tel Aviverako noranzkoan Gazatik, adostutako su-etena laster indarrean sartuko den zurrumurruak gorabehera.

Hildako eta zaurituez gain, Israelek Gazan egindako bonbardaketek are gehiago okertu dute bertan bizi den krisi humanitarioa. Duela egun batzuk mugak itxi zituzten zigor gisa eta horren ondorioz, Gazako zentral elektriko bakarra martxan jartzeko behar den erregaia falta da. Hori dela eta, bertan bizi diren bi milioi bizilagunek egunean 4 orduz bakarrik dute elektrizitatea eta oinarrizko zerbitzuak oso modu mugatuan ari dira lanean.

15 minutuko epea ematen die Israelek Gazako biztanleei alde egiteko, euren etxeak bonbardatu baino lehen
15 minutuko epea ematen die Israelek Gazako biztanleei alde egiteko, euren etxeak bonbardatu baino lehen
15 minutuko epea ematen die Israelek Gazako biztanleei alde egiteko, euren etxeak bonbardatu baino lehen

01:31

NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdiko bilera egingo du astelehenean

Bi aldeen artean bitartekari lanak egiten ari dela esan du Egiptok, baina oraingoz ez dago su-eten zantzurik.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak, bere aldetik, urgentziazko bilera egingo du astelehenean, ateak itxita, gertatzen ari dena aztertzeko, Riad Mansur Palestinak NBEn duen enbaxadoreak ohar batean iragarri duenez.

Arabiar Emirerri Batuek eskatu dute bilera eta babea eman diote Txinak, Frantziak, Irlandak eta Norvegiak.

Segurtasun Kontseiluko kideek "gertatzen ari dena eta bake oso eta justiziazkoa lortzeko nola babestu nazioarteko ahaleginak" eztabaidatuko dute asteleheneko bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?