Mundua -
PALESTINA
Israelek miliziano palestinar bat hil du, hilabetez bilatu ondoren
Zisjordanian izandako sarekadan, beste 2 palestinar hil eta 40 pertsona zauritu dituzte; horietatik 4 egoera larrian daude.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Israeleko ejerzitoak Ibrahim Nabulsi miliziano palestinarra hil du astearte honetan Zisjordanian. Sarekadan beste bi palestinar hil dira eta 40 pertsona zauritu dituzte; horietatik 4 egoera larrian daude.
Nabusi Al-Aqsako Martirien Brigadaren komandantea zen, baina oraindik ez dute ziurtatu beste bi hildakoek talde armatu batekin harremana zutenik.
Soldatu israeldarrek Nabulsi bizi zen eraikina inguratu dute, Zisjordaniako iparraldean, eta eraikin horretatik gizon talde bat Israelgo tropei tiro egiten hasi dira, tiroketa bati hasiera emanda. Israelgo indarrek armamentu berezia erabili dute, sorbaldako misil bat, besteak beste.
Israelgo segurtasun agentziak jakinarazi du eraikin horretan lehergailuak eta beste arma batzuk aurkitu dituztela.