Mundua -
YPF auziaren ondoren
Bruselak Argentinaren kontrako salaketa jarri du
Merkataritzaren Mundu Erakundean jarri du salaketa, Argentinak inportazioei ezarri dien murrizketengatik. YPF auziak salaketa bizkortu duela azaldu du Europak.
Erredakzioa
Bruselak Argentinaren kontrako salaketa jarri du Merkataritzaren Mundu Erakundean. Karel De Gucht merkataritzarako Europako Komisarioak azaldu duenez, Argentinak inportazioei ezarri dien murrizketengatik jarri dute salaketa, eta YPF auziarekiko gai independientea da.
De Guchten hitzetan, ''Argentinak hartutako neurri protekzionisten artean YPFrena izan da titularretara iritsi dena. Baina sakonago aztertuta, Argentinako merkataritza politika bidezkoak ez diren jardueretan errotu du'', esan du.
YPF auziak erabakiarekin harreman zuzena ez duen arren, Europako Batasuneko iturriek baieztatu dute Argentinaren erabakiak salaketa bizkortu duela, ''Europako enpresentzat oso kezkagarri diren erabaki politiko batzuen isla'' baita YPFrekin gertatutakoa.
Espainiarekin elkarlanean
Europako Batzordeak argi utzi du YPFren nazionalizazioa dela-eta ezin duela Argentinaren aurkako neurririk hartu, baina Espainiarekin elkarlanean ari direla baieztatu dute.