Mundua -

AEB

Salman Rushdie idazlea sastatu dute ekitaldi batean, New Yorken

Booker sariaren irabazlea ekitaldian hitz egiten ari zen, pertsona bat maskara beltz batekin hurbildu zaio, eta lurrera botatzea lortu du. Erasotzailea berehala atxilotu du idazlearen segurtasuneko kide batek. Idazleak hamarkadak eman ditu mehatxupean bere lanengatik.

Salman Rushdie idazlea. Argzkia: EFE
Salman Rushdie idazlea. Argzkia: EFE
Salman Rushdie idazleari eraso diote New Yorkeko ekitaldi batean

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko Salman Rushdie idazleari labanaz eraso egin diote ostiral honetan ekitaldi batean, Chautauquan, New Yorkeko estatuaren mendebaldean, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez. Helikoptero batek ospitalera eraman du.

Idazleak hamarkadak eman ditu mehatxupean bere lanengatik. Erasotzailea berehala atxilotu du idazlearen segurtasuneko kide batek.

Booker sariaren irabazlea ekitaldian hitz egiten ari zen, pertsona bat maskara beltz batekin bat hurbildu zaio, eta lurrera botatzea lortu du.

Carl LeVan idazleak Twitter sare sozialean ziurtatu duenez, Rushdie "behin baino gehiagotan sastatu du erasotzaileak, segurtasunak mendean hartu baino lehen".

New Yorkeko Poliziak zehaztu duenez, idazlea "lepoan sastakatu dute".

Hain zuzen ere, idazle jazarriei asiloa eskaintzen dieten hirien inguruan hitz egin behar zuen Rushdiek, ekitaldian, City of Asylum erakundearen egitarauak oraindik ikusgai duenez.

"Babesa baino gehiago" izenburupean, "adierazpen askatasun sortzailearentzako asilo eta etxe bezala", AEBen izaera hizpide izan behar zuen Rushdiek.

Idazlea jatorriz indiarra da (Mumbain jaio zen), baina egun herritartasun bikoitza du, britainiarra eta estatubatuarra, eta 2000tik AEBn bizi da.

INTERESEKOA: Salman Rushdie, islamiar fundamentalismoa haserretu zuen idazlea

"Sekula ez naiz izan erlijioarekin kezkatutako idazlea, erlijioak jazarri ninduen arte", adierazi zuen artikulu batean. Integrismo islamikoa soilik ez da arazoa, fanatismo kristaua ere, erantsi zuen, Tony Blairri eta George W. Bushi erreferentzia eginez.

1988an, Bertso satanikoen argitalpenak berehala hautsak harrotu zituen musulmanen artean, Mahoma profetaren figurari begirunerik azaldu ez ziolakoan.

Indiak liburua debekatu zuen urriaren 5ean eta Hegoafrikak azaroaren 24an. Aste gutxi batzuen buruan, Pakistan, Saudi Arabia, Egipto, Somalia, Bangladesh, Sudan, Malaysia, Indonesia y Qatarrek ere eleberria debekatu zuten.

Salman Rushdie idazleak 1988an ''Bertso satanikoak'' argitaratu zuenetik, heriotza mehatxupean bizi izan da
Salman Rushdie idazleak 1988an ''Bertso satanikoak'' argitaratu zuenetik, heriotza mehatxupean bizi izan da
Salman Rushdie idazleak 1988an ''Bertso satanikoak'' argitaratu zuenetik, heriotza mehatxupean bizi izan da

1:26

Iranek biraotzat jo zuen, eta orduko Jomeini ayatollahk idazlearen hiltzea eskatu zuen 1989ean. Irango Gobernua Jomeiniren 'fatwa'tik aldendu zen, baina 2012an, bertako fundazio erlijioso batek Rushdieren buruaren truke jarri zuen saria 2,8 milioi dolarretik 3,3ra igo zuen.

Kathy Hochul New Yorkeko gobernadoreak esan duenez, idazlea bizirik dago polizia batek salbatu duelako. Erasoa gertatu eta handik bi ordura, gobernadoreak "bizirik" dagoela baieztatu du prentsaurrekoan.

"Estatuko Polizia batek zutunik jarri eta salbatu du, bera eta moderatzailea babestu ditu", adierazi du Hochulek.

"Salman Rushdieren aurkako erasoa koldarra fanatikoen gorroto kanpaina sistematikoen emaitza da", idatzi du Tushar Gandhik, Mahatma Gandhi buruzagi bakezalearen bilobak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Literatura Idazleak