Mundua -

Akordio nuklearra

2015eko akordio nuklearra berrezartzear egon daiteke

Iranen eta 2015ean akordioa sinatu zuten munduko gainerako potentzien arteko azken 16 hilabeteetako negoziazioek aurrera egin dute. Iranek malgutasuna eskatu dio AEBri, lotzeko dauden azken kontuak ixteko. AEB eta Europa Iranen azken erantzuna aztertzen ari dira.

2015eko negozioazioak. EFEren artxiboko irudia.
2015eko negozioazioak. EFEren artxiboko irudia.
2015eko negozioazioak. EFEren artxiboko irudia.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko akordio nuklearra berrezartzeko ahaleginak emaitza ematear egon daitezke datozen egunetan. Une honetan, Europako Batzordea, AEB eta itunaren gainerako aldeeak, EBk hilaren hasieran egindako azken proposamenari Iranek emandako erantzuna aztertzen ari da.

2021eko apirilaz geroztik, Iran Alemaniarekin, Frantziarekin, Erresuma Batuarekin, Errusiarekin, Txinarekin eta Estatu Batuekin negoziatzen ari da 2015eko ituna berrezartzeko. Itun horrek Irango programa nuklearra mugatzen zuen, AEBk Iranen gaineko zigorrak kentzearen truke.

Itun hori hautsi egin zen 2018an, izan ere, Donald Trump irten egin zen akordiotik eta Iranen aurkako zigor ekonomikoak ezartzen hasi zen berriro.

Teheranek urtebete geroago erantzun zuen ahalegin nuklearrak bizkortu eta uranioa aberastuz.

Azken 16 hilabeteetan, munduko potentziek eta Iranek akordioa berrezartzea negoziatu dute, orain arte alferrik.

Azken elkarrizketa txanda Vienan egin zen abuztuaren 4tik 8ra bitartean, eta Josep Borrell EBko atzerri gaietarako goi ordezkariak proposamen berri bat aurkeztu zuen akordioa ixteko, "azken testu" gisa definituta.

Iranek astelehenean erantzun dio proposamen horri, eta Hosein Amirabdolahian asiar herrialdeko Atzerri ministroaren arabera, posible da "datozen egunetan" hurbilketa bat egotea "AEBk ikuspegi errealista eta malgua erakusten badu".

"Estatu Batuei argi eta garbi esan diegu akordioa iragartzeko prest gaudela, eta Vienan Atzerri ministroen bilera bat izango dugula azken ondorioekin, gure azken puntuak betetzen badira", gaineratu du prentsari egindako adierazpenetan.

Mendebaldeko iturri diplomatikoen arabera, 2018an Donald Trump presidente ohiak egin gisan akordioa berriro ez uzteko AEBren bermearena da Teheranen iritziz, konpondu beharreko gai nagusietako bat.

Halaber, Iranen eskaera da Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak martxan duen (IAEA) ikerketa bat ixtea, Iranek deklaratu gabeko hiru lekutan aurkitutako uranio-arrastoen jatorriari buruzkoa.

Hala ere, iraganean akordioa eragozten zuten beste gai batzuetan ados jarri dira, hala nola Irango Guardia Iraultzailearen gainean AEBk ezarritako zigorren kontuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak Txina Europa Errusia Erresuma Batua Alemania Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Iran