Mundua -

Epaia

Homosexualei jendaurrean musu emateko baimena eman diete Kolonbian

"Portaera egokia izan behar duzue, bestela, familiak eta haurrak daudenez, merkataritza zentrotik atera beharko duzue" esan zion segurtasun agenteak elkarri muxu ematen ari zen bikoteari.

Bikote bat elkarri muxu eman eta beskarkatzeagatik bota zuten Caliko denda batetik. EITB.
Kolonbia homosexualak | Jendaurrean muxu emateko baimena eman diete
Bikote bat elkarri muxu eman eta beskarkatzeagatik bota zuten Caliko denda batetik. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako homosexualek jendaurrean elkarri muxu eman eta maitasuna agertzeko eskubidea dute, Gorte Konstituzionalak hartutako erabakiaren arabera. Erabaki hori bi homosexualek jarritako salaketari erantzuteko hartu du. Salatzaileak merkataritza zentro batetik kaleratu zituzten Calin, 2011n, elkarri muxu emateagatik.

Epaia Interneten zabaldu du auzitegiak. Bertan idatzitakoaren arabera, 2011ko urtarrilaren 19an merkataritza zentroko segurtasun arduradunek izandako jarrera gaitzesten dute. Agenteek bikote homosexuala kaleratu zuten jendaurrean muxu eman eta besarkatzeagatik.

"Nik zuen pentsaera errespetatzen dut, baina portaera egokia izan behar duzue, bestela, familiak eta haurrak daudenez, merkataritza zentrotik atera beharko duzue", esan zion segurtasun agenteak bikoteari.

Epaiak giza eskubideen gaineko prestakuntza-ikastaro bat egitera derrigortzen ditu merkataritza zentroko eta segurtasun enpresako langileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea