Mundua -

Argentina

Fernandez Kirchnerrek hilketa saiakerari buruzko ikerketan deklaratu du

Argentinako presidenteordeaz gain, pistola batekin egindako erasoa ikusi zuten polizia agenteek eta jarraitzaileek ere epailearen aurrean hitz egin dute. Auzia "hilketa saiakera larriagotu” bezala ikertzen ari dira.

Fernandezen aldekoak, bere etxetik hurbil. Argazkia: EFE
Fernandezen aldekoak, bere etxetik hurbil.
Milaka argentinar kalera irten dira Cristina Fernandez de Kirchnerri babesa helarazteko

02:14

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Fernandez Kirchner Argentinako presidenteordea galdekatu dute, bere etxean, pistola batekin hiltzen saiatu zen gizonak egindako erasoagatik. Auzia "hilketa saiakera larriagotu" bezala ikertzen ari da Maria Eugenia Capuchetti epailea.

Presidenteordearen aurretik, Fernandez Kirchnerren zaintzaz arduratzen diren polizia agenteek eta haren jarraitzaileek ere deklaratu dute.

Epaileak eta fiskalek hilketa saiakera izan zen tokia ikuskatu dute, eta Fernando Andres Sabag Montiel atxilotuari lehen azterketa medikoa egin diote. Printzipioz, galdeketa egin ahal zaiola egiaztatu dute. Atxilotuak arma batekin presidenteordearen burua apuntatu zuen ekitaldi jendetsu batean. Antza denez, katua sakatu zuen, baina arma kraskatu egin zen.

Gizon batek Cristina Fernandez de Kirchnerren burura apuntatzen duen unea
Gizon batek Cristina Fernandez de Kirchnerren burura apuntatzen duen unea
Gizon batek Cristina Fernandez de Kirchnerren burura apuntatzen duen unea

0:43

Fernandezen etxebizitza ingurua poliziaren zaintzapean dago, berrogeita hamar agente baino gehiagorekin, 'Clarin' egunkariaren arabera. Etxadia erabat itxita dago, segurtasun arrazoiengatik.

Lanik gabeko egun bat Argentinan

Argentinako presidenteak, Alberto Fernandezek, gertatutakoa gaitzetsi du, eta ostirala jaiegun ezarri du. Agintariak defendatu du erasoa "gertatu den gertaera larriena" izan dela demokrazia Argentinara itzuli zenetik.

Era berean, herrialdeko Kongresuak bi ganberako batzorde bat iragarri du hilketa saiakera ikertzeko, eta hainbat gizarte, politika eta ikasle erakundek mobilizazioetarako deia egin dute ostiral honetarako.

Abuztuaren 22an, Fiskaltzak 12 urteko espetxealdia eskatu zuen presidenteordearentzat, ustelkeria egotzita, eta momentu horretatik, Fernandezen aldeko eta aurkako protestek Buenos Aireseko kaleak bete dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Argentina