Mundua -

Muturreko meteorologia

Hinnamnor tifoi handia hartzeko prestatzen dabiltza Taiwanen, Hego Korean eta Japonian

Hego Korearen ustetan, historiako tifoirik suntsitzaileenetarikoa izan daiteke. Taiwanen dagoeneko alertak ezarri dituzte, 200 km/h baino gehiagoko haize-ufadak izan daitezkeelakoan. Koreara astelehenean edo asteartean iritsiko da. Japoniak hainbat hiri ebakuatu ditu Okinawan.

Hinnamnor tifoiaren sateliteko irudia. Iturria: Japoniako Meteorologia Agentzia
Hinnamnor tifoiaren sateliteko irudia. Iturria: Japoniako Meteorologia Agentzia
Hinnamnor tifoiaren sateliteko irudia. Iturria: Japoniako Meteorologia Agentzia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hinnamnor tifoi handiari aurre egiteko prestatzen ari dira Taiwanen, Hego Korean eta Japonian, Seuleko iturriek aipatuta, historian inoiz izandako tifoirik suntsitzaileenetarikoa izango delakoan.

Tifoia Taiwanera iritsi da dagoeneko larunbat honetan, eta igandean okerrera egitea espero da, TTV telebista-kateak jakinarazi duenez. Taipeiko ipar-mendebaldetik 350 kilometrora dago ekaitzaren erdigunea.

Nueva Taipei eta Keelong hirietan eta Yilaneko konterrian alertak ezarri dituzte, 200 km/h baino gehiagoko haize-ufadak izan daitezkeelakoan. Nanzhuangeko mendi-zonaldean, gainera, luiziak izan dira eta hainbat errepide itxita geratu dira.

Bestalde, Hego Koreak ohartarazi duenez, astelehen edo asteartean iritsiko da tifoia Jeju irlara, eta dioenez, historiako tifoirik suntsitzaileenetarikoa izan daiteke Hinnamnor.

Japoniak Miyakojima eta Ishigaki hiriak ebakuatzeko agindu du, Okinawan, eta ANA Japoniako hegazkin-konpainiak 56 hegaldi bertan behera utzi ditu, 3.200 bidaiari kaltetuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alerta meteorologikoak Japonia Eguneko albisteak Albisteak Hego Korea Taiwan