Mundua -
Aireko eraso batean
Al Kaidako bigarren buruzagia hil da Afganistanen
Igandean hil zuten aireko eraso batean eta NATOk ohar batean adierazi duenez, atzerriko matxinoen armada-buru zen.
Erredakzioa
Saudi Arabiako Sakhr al Taifi, Al Kaidako bigarren buruzagia hil dute Afganistanen, Pakistan ondoan, asteburuan egindako aireko eraso baten ondorioz, NATOk ohar batean adierazi duenez.
Al Taifi, Musthaq eta Nasim bezala ezagutua, atzerriko matxinoen armada-buru zen eta koalizioaren eta Afganistaneko indarren aurkako erasoen buruzagia.
Igandean hil zen Watahpur hirian, Kunar probintzian, Al Kaidako beste miliziano batekin zihoala atzeman zutenean.
Al Kaidako buruzagiak askotan bidaiatzen zuen Afganistan eta Pakistan artean matxinoen goi-mailako taldeekin, armak ematen zizkien eta Afganistanera gerlariak eramaten zituen, oharraren arabera.