Mundua -
Ezbeharra Qatarren
'Ordu eta erdi behar izan zuten umeak ateratzeko'
Qatarreko sute batean hildako hiru anaien aitak azaldu duenez, suhiltzaileek ez zituzten topatzen haurrak.
Erredakzioa
Atzo Dohako (Qatar) mertaritza-gune batean izandako sutean hildako hiru anaien aitak, Camilo Travesedok, salatu du suhiltzaileek eta erreskate taldeek "ordu eta erdi" behar izan zutela umeak erreskatatzeko, eta egin zutenean, "gehienak hilda" zeudela.
"Dena ke bete zegoen, eta suhiltzaileek eta Defentsa Zibilak ez zituzten topatzen haurrak", esan du Travesedok.
Hamed al Duheimi Qatarreko Defentsa Zibileko operazio buruak azaldu duenez, suhiltzaileek ez zekiten merkataritza-gunean haurtzaindegi bat zegoenik.
Atzo, lekuko batek esan zuen suhiltzaileak "ahaztu" egin zirela haurtzaindegiaz, eta sutea amatatzen baino ez zirela aritu.
Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroaren esanetan, suan hildako lau ume espainiarraren gorpuak aberriratzeko hegazkina "prest" dago jada.
Sua 11:00etan piztu zen (10:00ak Euskadin), gurasoak umeen bila itzuli baino apur bat lehenago.
Haurtzaindegiko erabiltzaileak merkataritza-guneko erosleak eta langileak izan ohi dira.