Mundua -

Gerra Ukrainan

Auto-pilaketak dira Finlandia eta Errusia arteko mugan, turista errusiarrei sarrera blokeatu zaien arren

Guztira, Errusiatik etorritako 6.998 biztanle sartu dira Finlandian, aurreko asteko egun berdinarekin alderatuta, % 88 gehiago (3.714 pertsona).

Finlandia eta Errusia arteko muga. Argazkia: Reuters
Finlandia eta Errusia arteko muga. Argazkia: Reuters
Finlandia eta Errusia arteko muga. Argazkia: Reuters

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finlandiako muga zaintzen duen guardiak iragarri duenez, herrialdean sartzeko hainbat pasabideetan auto-ilarak izan dira. Errusiatik etorritako turisten sarrera blokeatzea erabaki du aste honetan Finlandiako Gobernuak.

"Ohi baino trafiko handiagoa izan da bart Errusia eta Finlandia arteko mugan, eta Vaalimaa, Nuijamaa eta Imatrako pasabideetan ilarak izan dira", iragarri du Twitter bidez Finlandiako guardiak.

Guztira, Errusiatik etorritako 6.998 biztanle sartu dira Finlandian, aurreko asteko egun berdinarekin alderatuta, % 88 gehiago (3.714 pertsona).

"Mobilizatu izatearen beldur naiz, ez dut gerra honetan parte hartu nahi, hori dela eta, ihes egitea erabaki dut", adierazi du Yle Finlandiako telebista kate publikoak mugan elkarrizketatutako biztanle errusiar batek. Finlandian sartuta, Alemaniara joateko asmoa duela gaineratu du, lagun batzuekin.

Datu ofizialik ez badago ere, litekeena da mugan dagoen trafikoak lotura izatea Moskuk asteazkenean iragarritako erreserbisten mobilizazioarekin.

Errusiaren aurka Europak ezarritako zigorren ondorioz, hegazkin eta tren bidezko loturak etenda daude. Hori horrela, Finlandiara errepidez bidaiatzen ari dira milaka errusiar, Finlandiako hego-ekialdeko lau pasabideak igarota (Vaalimaa, Nuijamaa, Imatra eta Niirala, San Petersburgotik gertu, alegia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Finlandia Errusia-Ukraina gerra