Mundua -

Inflazioa

Urte arteko inflazioa % 8,2ra jaitsi da irailean AEBn

Abuztuan izandako urte arteko tasarekin alderatuta, hamarren bat egin du behera. Azpiko inflazioa, alegia, kontsumo prezioen igoera neurtzen duena elikagai freskoena eta energiarena kenduta, % 6,6ra igo da.

Artxiboko irudian, New Yorkeko kale bat. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, New Yorkeko kale bat
Artxiboko irudian, New Yorkeko kale bat. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako inflazioak behera egin du irailean berriro ere, aurreko bi hilabeteetan ere egin zuenez, eta % 8,2an kokatu du urte arteko tasa, hau da, abuztuan baino hamarren bat beherago, Lan Estatistika Bulegoak ostegunean argitaratutako datuen arabera. Urte arteko datuek, halaber, zehaztu dute azpiko inflazioa, alegia, kontsumorako prezioen igoera neurtzen duena, baina elikagaiena eta energiarena kenduta, % 6,6ra igo dela, abuztuan baino hiru hamarren gehiago, eta uztailean baino zazpi hamarren gehiago.

Abuztuarekin alderatuta, kontsumorako prezioek lau hamarren egin dute gora, hilabete horretan apur bat igota. Energiaren prezioen indizea, baina, % 19,8an dago, aurreko hamabi hilabeteak kontuan izanik, eta abuztuan, aldiz, % 23,8an zegoen; elikagaienak, bere aldetik, % 11,2 zehaztu du.

Hileroko konparazioan, iraileko igoerak etxebizitzako, elikagaietako eta arreta medikuko prezioen igoerak eragin du; hori bai, gasolinak % 4,9 egin du behera, eta horrek, nolabait, berdindu egin du.

Hala, AEBko inflazioak altua izaten jarraitzen du, nahiz eta Erreserba Federalak interes tasak igo dituen. Irailean egindako azken bileran, igotzea erabaki zuen, martxorik bosgarren aldiz, 0,75 puntu; duela hilabete batzuk hasitako bideari jarraitzen dio, hortaz, prezioak murriztea helburu.

Ekainean, inflazioa azken 40 urteotako mailarik altuenean kokatu zen, baina uztailean behera egiten hasi zen, % 8,5eraino. Altua izaten jarraitu arren, urte arteko indizean azken hilabeteotan izandako beherakadak arnasaldi txikia eman dio estatubatuar ekonomiari; uztailaren amaieran, adituen esanetan, atzerapen teknikoan sartu zen, barne produktu gordinean jaitsierak izan baititu elkarren segidako bi hiruhilekotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak KPI albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak BPGd Nafarroa