Mundua -
Gobernu berria
Meloni, Italiako lehen ministro berria
Buruzagi ultraeskuindarrak lehen ministro berriaren karguren zina egin du larunbat goiz honetan. Botere aldaketa bihar gauzatuko da, kargua utziko duen Mario Draghi lehen ministroarekin, eta jarraian Ministroen Kontseiluaren buru izango da lehen aldiz.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Giorgia Meloni Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarraren buruak Italiako lehen ministro berriaren karguren zina egin du larunbat goiz honetan. Italiako historian kargu horretara iritsi den lehen emakume da Meloni. Sergio Mattarella Errepublikako presidenteak gidatu du ekitaldia.
"Errepublikari leialtasuna zin dagit, Konstituzioa eta legeak leialtasunez beteko ditudala, eta nire agintaldia eta ardurak herrialdearen intereserako bakarrik beteko ditudala", esan du estatuburuaren aurrean, Quirinal Jauregiaren Jaien Aretoan.
Izendapenaren dekretua sinatuta, Matteo Salvini (Liga alderdi ultraeskuindarra) eta Antonio Tajani (Forza Italia alderdi kontserbadorea) presidenteordeek ere egin dute.
II. Mundu Gerraz geroztik Italiako 68. Gobernua izango da, inoiz izandako eskuindarrenetarikoa. Izan ere, Italiako Mugimendu Sozialaren faxismoaren oinordekoa da Italiako Anaiak egungo gobernuburua.
Familia, Jaiotza eta Aukera Berdintasuneko ministro bat izango du Meloniren Gobernuak, Eugenia Roccella, hain zuzen ere, bizitzaren aldeko mugimenduen burua eta LGBT mugimenduaren aurkako etsaia.
Botere aldaketa bihar gauzatuko da, kargua utziko duen Mario Draghi lehen ministroarekin, eta jarraian Ministroen Kontseiluaren buru izango da lehen aldiz. Datorren astean Exekutiboaren inbestidura egingo dute Parlamentuko bi egoitzetan (Senatuan eta Diputatuen Ganberan), baina formalismo bat baino ez da, eskuinak gehiengo absolutua baitu.
Europako erakundeetako buruzagien Meloni zoriondu dute, eta Europar Batasuneko "erronkei aurre egiteko, elkarkidetza eraikitzailearen alde" egin dute.