Mundua -

Eztabaida

Lenin mausoleotik atera nahi du Errusiako Kultura ministroak

Vladímir Medinski Errusiako Kultura ministroak adierazi du "beste edozeini bezala, lurperatu egin behar zaiola".

Leninen eskultura.
Leninen eskultura.
Leninen eskultura.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladímir Medinski Errusiako Kultura ministroak Lenin lurperatzea defendatu du, "edozeinen gorpua lurperatzea, tradizioa da", argudiatuz.

Ministroaren arabera, Gobernu boltxebikeko lehen presidentearen gorpua Moskuko Plaza Gorriko mausoleotik ateratzeko garaia da. Bertan dago 1924an hil zenetik. Medinskiren iritziz, estatuko buruzagi batek merezi duen ohore guztiekin lurperatu behar zaio. "Hori egin ostean, gure bizitzako gauza asko hobe ditzakegu", adierazi du.

Mausoleoa dagoen eraikina dagoen bezala uztea proposatu du, ondoko Museo Historikoaren filial bezala utziz. Gainera, sarrera ordaintzeko proposamena egin du, nahiz eta egun, Leninen gorpua dagoen mausoleoa bisitatzea doanik den.

Hala ere, iritzi pertsonala besterik ez dela zehaztu du.

2011ko urtarrilean bozketa publiko bat egin zuten auzi honen inguruan jendearen nahia zein zen jakiteko. www.goodbyelenin.ru webgunea eratu zuten herritarrei galdera hau helaraziz: Leninen gorpua lurperatzea nahi al duzu? Aldi berean, bi erantzun zeuden; baiezkoa eta ezezkoa. Bozketan 350.000 lagunek hartu zuten parte eta horietatik, % 66,54k baiezkoa eman zuten.

Bestalde, Errusiako Alderdi Komunistak adierazi du arazo larriagoak daudela eta gaia alde batera uzteko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea