Mundua -
Asanblea Nazionala berritzeko
Sozialistak Frantziako hauteskundeen lehen itzulian nagusitu dira
Botoen % 94 zenbatu dute dagoeneko. Frantziako Alderdi Sozialistak eta bere aliatuek botoen % 35 eskuratu dute, eta UMP Sakorzyren alderdiak, ordea, botoen % 34.
Erredakzioa
Frantziako Alderdi Sozialistak eta ezkerreko aliatuek botoen % 35 lortu du igande honetan izandako Asanblea Nazionala berritzeko hauteskundeen lehen itzulian. Botoen % 94 zenbatu dute dagoeneko.
Frantziako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, UMP Nicolas Sakorzyren alderdiak eta honen aliatuek botoen % 34 eskuratu dute. Halaber, Fronte Nazionalak botoen % 13,88 eskuratu du, eta Ezkerreko Fronteak, berriz, botoen % 6,61.
Abstentzioari dagokionez, datu ofizialen arabera, herritarren % 43 inguruk parte hartu du hauteskundeetan. Bigarren itzulia ekainaren 17an izango da.