Mundua -

KORONABIRUSA

Txinako hiri handiak covidaren kontrako murrizketak arintzen hasi dira

Sun Chunlan ministroak azaldu duenez, birusaren patogenizitate baxuari esker eta herritarren txertatze tasa altuari esker, "pandemiari aurre egiteko neurriak malgutzea posible da, egoera ezberdina delako".

Familia bat Beijingo merkatalgune batean paseatzen. Argazkia: EFE
Familia bat Beijingo merkatalgune batean paseatzen. Argazkia: EFE
Familia bat Beijingo merkatalgune batean paseatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covidari aurre egiteko neurriak arintzen hasi dira azken egunotan Txinako hiri nagusietan: Beijingen, Guangzhoun, Shenzhenen eta Chongqingen. Izan ere, Txinako Gobernuak adierazi du "neurriak doitzeko baldintzak badaudela orain" baina argi utzi du ez dela "erabateko irekierarik" izango.

Astearen erdialdean hasi ziren neurriak aritzen Guangzhounen, eta jada ez da beharrezkoa PCR emaitza negatibo bat erakustea zenbait auzotan, bertako establezimenduetan sartzeko. 10 milioi biztanleko hirian gaur egun dauden kutsatze datuekin konfinamendua ezarriko zen ohiko politikari eutsiko balitzaio baina oraingoan, irekita daude merkataritza-guneak, jatetxeak eta garraio publikoko zerbitzuak.

Shenzhenen ere ez da beharrezkoa izango PCR emaitza negatibo bat erakustea garraio publikoa erabiltzeko edo parke eta atrakzio turistikoetara sartzeko, gaurtik aurrera, baina jarraipena egiteko aplikazio baten bidez egiaztatu beharko da ez zarela arriskuguneetan ibili.

Bestalde, 30 milioi biztanle diten Chongqingeko hirian, kutsatuen gertuko kontaktuek etxean egin ahal izango dutela berrogeialdia iragarri dute

Beijing hiriburuan ere, atzotik ez da beharrezkoa PCR emaitza negatibo bat erakustea garraio publikoa erabiltzeko, eta agintariek adierazi dute ospitaleek ezingo dituztela baztertu PCRrik ez duten pazienteak.

Txinako "zero covid" politika

"Zero covid" poilitika darabil Txinak duela bi urtetik. Hala, kutsatu guztiak eta haien gertuko kontaktuak isolatzen dira, kontrol zorrotzak egiten dira mugan, konfinamendu partzialak edo erabatekoak ezartzen dira eta PCR probak etengabeak dira. Orain, beraz, aldatzen hasi dira gauzak.

"Zero covid" politika gainbegiratzeaz arduratzen den Sun Chunlan lehen ministrordeak asteon adierazi duenez, birusaren patogenizitate baxuak eta biztanleriaren % 90 baino gehiago txertatuta egoteak "pandemiaren aurkako neurriak egokitzeko baldintzak sortu" dituzte, "egoera berri bat sortuz".

Txinako Gobernuak 5.233 heriotza baino ez ditu aitortu ofizialki pandemia osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Eguneko albisteak Albisteak Asia Koronabirusa