Mundua -

armak AEBn

Joe Bidenek Estatu Batuetan eraso-fusilak debekatzea agindu du

Adierazpenok indarkeria armatuaren biktimentzako urteroko hamargarren bijilia nazionalaren esparruan egin ditu. 90eko hamarkadan arma erdiautomatikoen erabilera debekatu zen, eta berriz, hala egin nahi duela dio.

Joe Bidenek eraso-fusilak debekatzea agindu du. Argazkia: EFE
Joe Bidenek eraso-fusilak debekatzea agindu du. Argazkia: EFE
Joe Bidenek eraso-fusilak debekatzea agindu du. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak agindu du eraso-fusilak debekatuko dituela gaur, asteazkena, indarkeria armatuaren biktimentzako urteroko hamargarren bijilia nazionalean, Sandy Hookeko eskola-sarraskiaren urteurrenarekin bat eginez.

Buruzagi estatubatuarrak azpimarratu duenez, 90eko hamarkadan ere halaxe egin zuten: 1994tik 2004ra, arma erdiautomatikoen erabilera debekatu zen. "Eta asmatu zer, funtzionatu egin zuen. Hilketa masibo bortitzen kopurua nabarmen murriztu zen, eta pertsona askoren bizitza salbatu. Berriro egin dezakegu", esan du.

Horren harira, ziurtatu du "30 urtean egin den armen legerik garrantzitsuena" onartzea lor dezakeela, halabaina, onartu du hori ez dela nahikoa.

AEBko eskola-sarraski handiena

2012ko abenduaren 14an, 20 urteko gazte batek 20 haur eta sei irakasle hil zituen tiroz Sandy Hook ikastetxean (Newtown, Connecticut estatuan), eraso-fusil erdiautomatiko batekin. Gaur gaurkoz, herrialdearen historian inoiz izandako eskola-sarraski handiena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Joe Biden azken albisteak