Mundua -
Munduko Bakearen indizea 2012
Islandia da munduko herrialde baketsuena, eta Somalia gatazkatsuena
Zerrendako lehen bost postuetan, Islandia, Danimarka, Zeelanda Berria, Kanada eta Japonia daude, hurrenez hurren.
Erredakzioa
Islandia da munduko herrialde baketsuena, eta Somalia gatazkatsuena, Erresuma Batuan gaur zabaldu duten indize baten arabera. 158 lurraldek osatzen duten zerrendan, Espainia 25. postuan dago.
Munduko Bakearen 2012ko indizearen arabera (Ekonomia eta Bakerako Institutuak egin du), Latinoamerikako herrialde baketsuena Txile da (30. postuan dago zerrendan) eta gatazkatsuena Kolonbia (144.enean).
Iazko zerrendarekin alderatuta, Siriak izan du beherakadarik handiena (30 postu egin du behera, 147ra arte), eta Sri Lankak izan du igoerarik handiena, guda zibila amaituta (103.era heldu da). Somalia da berriro ere munduko lurralde ezegonkorrena.
Zerrendako lehen bost postuetan, Islandia, Danimarka, Zeelanda Berria, Kanada eta Japonia daude, hurrenez hurren. Mendebaldeko Europa da munduko erregio baketsuena.
Espainiari dagokionez, indize horren egileen esanetan, zerrendan nabarmen egin du gora, krimen antolatuaren eta terrorismoaren beherakadaren ondorioz, baina ezegonkortasun politikoa handitu egin da.
Islandia da munduko herrialde baketsuena, eta Somalia gatazkatsuena, Erresuma Batuan gaur zabaldu duten indize baten arabera. 158 lurraldek osatzen duten zerrendan, Espainia 25. postuan dago.Munduko Bakearen 2012ko indizearen arabera (Ekonomia eta Bakerako Institutuak egin du), Latinoamerikako herrialde baketsuena Txile da (30. postuan dago zerrendan) eta gatazkatsuena Kolonbia (144.enean).Iazko zerrendarekin alderatuta, Siriak izan du beherakadarik handiena (30 postu egin du behera, 147ra arte), eta Sri Lankak izan du igoerarik handiena, guda zibila amaituta (103.era heldu da). Somalia da berriro ere munduko lurralde ezegonkorrena.Zerrendako lehen bost postuetan, Islandia, Danimarka, Zeelanda Berria, Kanada eta Japonia daude, hurrenez hurren. Mendebaldeko Europa da munduko erregio baketsuena.Espainiari dagokionez, indize horren egileen esanetan, zerrendan nabarmen egin du gora, krimen antolatuaren eta terrorismoaren beherakadaren ondorioz, baina ezegonkortasun politikoa handitu egin da.