Mundua -

AEB

Kapitolioaren aurkako erasoaren batzordeak Donald Trump inputatzea eskatu du

Ordezkarien Ganberako batzorde bereziak aho batez onartu du presidente ohia inputatzeko eskatzea lau delitu egotzita: matxinada bat bultzatzea edo laguntzea, Kongresuaren prozedura ofizial bat oztopatzea, Estatuari iruzur egiteko konspirazioa eta testigantza faltsua emateko konspirazioa.

Ordezkarien Ganberako batzorde bereziaren saio publikoa. Argazkia: EFE
Ordezkarien Ganberako batzorde bereziaren saio publikoa. Argazkia: EFE
Ordezkarien Ganberako batzorde bereziaren saio publikoa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari den Ordezkarien Ganberako batzorde bereziak aho batez onartu du Donald Trump presidente ohia inputatzeko eskatzea lau delitu egotzita: matxinada bat bultzatzea edo laguntzea, Kongresuaren prozedura ofizial bat oztopatzea, Estatuari iruzur egiteko konspirazioa eta testigantza faltsua emateko konspirazioa.

Batzordeak azken saio publikoan egin du kargu penalak aurkezteari buruzko bozketa, ikerketa luze batean oinarrituta. Hala ere, batzordearen azken txostena ez da argitaratuko datorren asteazkenera arte.

Batzordea Ordezkarien Ganberako zortzi kidek osatzen dute (horietako sei, demokratak), eta Trumpen jarraitzaileek Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari da. 2020ko azaroko hauteskundeetan Joe Bidenen garaipena protokoloz berretsi zutenean gertatu zen erasoa.

Justizia Departamentuari helaraziko diote orain; hura ere Trump ikertzen ari da, istilu horietan parte hartzeagatik bost pertsona hil baitziren. Beste lauk beren buruaz beste egin zuten ondoren.

Erabakiak ez du ondorio judizial zehatzik, baina mugarri historikoa da, lehen aldia baita Kongresuak presidente ohi bat inputatzea eskatu duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa