Mundua -

Ukrainako gerra

Zelenskiren Gabonetako mezua: "Ukrainar guztiei askatasuna itzuliko diegu"

Errusiako presidenteak, bestalde, Ukrainarekin negoziatzeko prest dagoela esan du, baina gaineratu du herrialde horrek eta bere Mendebaldeko aliatuek uko egin diotela.

Volodimir Zelenski, Gabonetako mezuan.
Volodimir Zelenski, Gabonetako mezuan.
Volodimir Zelenski, Gabonetako mezuan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Gabonetako mezu bat bidali du, bere herrialdea, Errusiaren inbasioa dela eta, "egoera zailean" dagoela, eta egoera horren aurrean adorea eta ausardia eskatu ditu. "Ukrainar guztiei askatasuna itzuliko diegu", ziurtatu du, "hegazkin kamikaze batek ere ezin baitu Gabonetako egunsentia itzali".

"Bere distira ikusiko dugu, baita lurpean ere, aterpe batean. Gure bihotzak beroz eta argiz beteko ditugu", esan du.

Presidenteak "programatutako edo larrialdiko itzalaldiak" aipatu ditu, eta gaineratu du "inoiz ez dugula kemen eskasiarik eta menderaezintasunik sentituko". Horregatik, Gabonak ospatzeko deia egin du, "sorgailu baten soinuak baino indar handiagoz gabon kantak abestuz".

Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidentea prest agertu da Ukrainarekin negoziatzeko, baina gaineratu du Kievek eta Mendebaldeko aliatuek negoziatzeari uko egiten diotela. "Konponbide onargarriei buruz inplikatutako guztiekin negoziatzeko prest gaude, baina haien esku dago. Ez gara negoziatzeari uko egiten diogunak, beraiek baizik", esan du Putinek Errusiako telebistan egindako elkarrizketa batean.

Putinek defendatu duenez, "norabide onean gaude", Errusiak ez baitu bere herritarrak "babestea" beste aukerarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina azken orduko Errusia berriak Vladímir Putin albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra Zelenski gaur